Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berrikuntzaren gakoa: bezeroarengandik hurbil egotea

2016/03/31
Urtero produktu berri eta hobetuak jartzen ditugu obran, eta horiek baieztatzen digute bezeroarekiko lankidetza eraginkorra dela. Ikerketan abangoardian jarraitzeko modua da hori, gero eta enkofratu eta aldamio sistema aurreratuagoak, efizienteagoak eta bezero eta merkatuaren beharrizanetara egokituagoak sortuz.

Gure bezeroek zerbitzuetan eta segurtasunean efizientzia handiagoa eskatu izanak garrantzi handia izan du produktuen berrikuntza eta garapenerako, baita eraikuntza prozesuetarako ere. Hori da lantzen dihardugun eta ezarri dugun ildoa gure produktu eta zerbitzu bakoitza garatzeko. Produktuaren garapenean zein obran bertan bezeroari entzutea eta berarekin batera lan egitea gakoak dira produktu eta soluzio errentagarriagoak eta seguruagoak diseinatzeko. 

Produktuaz gain, zerbitzua ere eskaintzen dugu

Enkofratu eta aldamioetan teknologiarik gorenena izateaz gain, hasiera-hasieratik bezeroarekin eskuz esku lan egiten dugu, bezero bakoitzarengandik hurbil egotea bereizgarri bat dela uste dugulako. Soluzio berritzaileak eskaintzen ditugu, produktuen handitasuna edonolakoa dela ere, munduko txoko guztietan erabilgarri den gure produktu aukera zabalari esker. Denbora eta lana aurrezten duten soluzioak, obren kostuak  ahalik eta gehien murriztuz. Gure ingeniaritzako lantalde teknikoak obraren beharrak aztertzen ditu fase bakoitzerako, materialak eta bere errotazioa. Eta, obran bertan ematen dugun laguntzak zerbitzua indartzen du, izan ere, obran egoten gara muntaketan lagundu eta ikuskapena egiteko, plangintza berri baten abantaila guztiak aplikatzeko eta proiektua ixteko.

 Gure sare logistiko eta tekniko-komertzialean egindako hobekuntzek aukera ematen digute herrialde askotan zerbitzu integrala eskaintzeko eta bezeroek ezarritako epeak betetzeko. Gainera, proiektu bakoitzaren plangintza zehatza egiten dugu, denboran eta kostuetan nabarmen aurreztuz.

Lan egiteko modu honek bezeroarenganako harremana hurbiletik garatzeko aukera eman digu. 

ULMAn  maila teknologiko handiko soluzioak ikertu, diseinatu, garatu eta eskaintzen ditugu. Merkaturatu ditugun nobedadeak bezeroek ezagutzea nahi dugu, obran bertan zein gure  showroom-etan. ULMAn, berritzen jarraitzen dugulako. 

Berrikuntza eraikuntzan

Eraikuntza sektorearen bilakaerak, joera berriak eta proiektu bakoitzean bezeroari eman beharreko erantzunak sistemen berrikuntzan lan ildoak ezartzen ari dira. Arintasun, malgutasun eta erresistentzian efizientziaren bila aritzeak horma eta zutabeen enkofratu modular berria sorrarazi du: LGW. Bizileku eraikinetara bideratutakoa da, eta,  erresistentziaren eta pisuaren artean gehienezko oreka lortu dugu berarekin, kostuak doituz. Muntatzeko eta erabiltzeko erraztasunagatik da aukerarik onena. 

Malgutasun eta erresistentzia betekizun horiekin sortu da BIRAMAX, enkofratu zirkularretan produktu berritzailea dena. Doigarria, muntatzeko erraza eta errentagarria erabilerari dagokionez, deposituen hormei eta abarrei forma emateko, duen erradioa edonolakoa dela ere. Merkatuan bereizten den produktua da: segurua, efikaza eta hormigoiztatze presio handiekiko erresistentea. 

 Gure sistema bakoitzaren bizitza luzatzea funtsezkoa da. Hori dela eta, produktuaren ezaugarri guztiak denboran bere horretan mantentzeko, galbanizatutako produktu gama handitzea erabaki da enkofratu modularretan.

Eskaintza handiak azpiegitura handietan

MK Sistemaren moldakortasunak obra zibilaren arloan sorpresa berriak eskaintzen dizkigu. Azpiegitura handi hauen konplexutasunagatik lan fase bakoitza optimizatzeko sistemak behar dira.  Premisa horren arabera, zubi eta tuneletarako aplikazio berriak garatu ditugu, alokairurako eta estandarra den materiala erabiliz, gainera. 

Meazulo erako tunelerako soluzioa MKrekin estandarizatzeak bezeroari kostuetan aurreztea ekartzen dio, orain arte soluzio horiek espezifikoak baitziren eremu horretan.  Zubietan CVS segidako leku irtenetarako orga sistema malgua eta errentagarritasun handikoa da, izan ere, eramateko gaitasun handia izatez gain, oholaren sekzio ezberdinetara egokitzen baita

Merkatu bat, soluzio bat

50 urtetik gorako esperientziak erakutsi digu merkatu eta herrialde bakoitzak eraikitzeko bere modua, metodoak eta  ezaugarriak dituela. Merkatu/bezero bakoitzaren beharrak betetzeko, batez ere iparramerikarrarenak, FORMADECK izeneko lauzak egiteko enkofratua gehitu dugu gure portafolioan. Aluminiozko enkofratua da, aproposa azalera handietarako eta ikaragarrizko neurrietarako, herrialdearen eraikitzeko modura egokituz.

MEGAFRAME zinbria berriak ULMAko zinbrien abantailak ditu, hau da, muntatzeko erraza, erresistentea eta malgua da, eta horretaz gain,  herrialdeko segurtasun neurrietara egokitzen da guztiz. Eta, merkatu honetako eta beste batzuetako berrikuntzak hasi baino ez dira egin.

Segurtasuna, lehena

Obra bakoitzean, segurtasuna alderdirik garrantzitsuenetakoa da, eta, segurtasun kolektiborako betekizunak gero eta handiagoak dira. ULMAn, segurtasuna funtsezkoa da prozesu osoan zehar, produktu eta soluzioen diseinutik  hasi eta muntatu, obra garatu eta produktuak desmuntatzen diren arte.  Horregatik,  SBU lan plataformarekin erabat bermatzen dugu lanaren eta horma enkofratuen muntaketako langileen segurtasuna, altuera edonolakoa dela ere. Eta altuerarengatik betekizunak handiagoak diren kasuetarako, HWS babes pantaila autoigokarien  gama handitu dugu, polikarbonato, sare metaliko eta bestelako material berriekin. Behar bakoitzarentzat soluzio bat.

Laster merkatuan

2016 nobedadez beteriko urtea izango da: produktuen merkaturatze berriak, zerbitzu berriak eta merkatu berriak. Aurkeztutakoa aurrerapena baino ez da. Gure produktu portafolioak etengabeko hobekuntza prozesuan jarraitzen du. Eta, ezustekoa emango dugu proposamen berriekin, horien berri emanez. Izan ere, ULMAn berritzen dihardugu.