Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ALUPROP Aluminiozko eskora

Karga handiko zinbria egiaztatuak. Nabarmentzen dira osagai arinak dituztelako eta 12 m-ra arteko dorrearen forman konfiguratuta daudelako.
Karga handiko zinbria egiaztatuak. Nabarmentzen dira osagai arinak dituztelako eta 12 m-ra arteko dorrearen forman konfiguratuta daudelako.

ALUPROP Aluminiozko Eskora lauzako enkofratze sistemen eskora-egiturak egiteko eta zurkaizte lanetarako oro har diseinatuta dago. Txarrantxatze markoen bitartez lotu daitezke zinbriak osatzeko.

  • Eragintzarako azkoina, hegal eta zuloekin. Eskora desenkofratzea errazten du.
  • Hari autogarbigarria barruko hoditik hormigoia kentzeko.
  • Eusteko kakoa kanpoko hodiaren eta azkoinaren artean.
  • Aluminiozko eskora arina.
  • Iraunkortasun handia bermatuta.
  • Karga ahalmen handia.
  • Barruko hodia galezina, kanpoko hodiarekiko.
  • Luzera, erraz eta azkar doitzeko modukoa.
  • Altuera maximoa eskora indibidualarekin: 6 m (7 m, 1 m-ko gehigarriarekin).
  • Txarrantxatu daitekeen eskora. Txarrantxatze markoak eskoraren kanpoko hodian finkatuta, atzapar eta ziriaren bitartez, eta markoan bertan integratuta.
  • Eskorak gainjartzeko aukera, lotura azkar batez edo torlojuen bitartez uztartuta. Altuera handiko zinbriak osatzea ahalbidetzen du.
  • Aukera ematen du tarteko puntuetan lan plataformak jartzea zinbria muntatzeko, bai eta goreneko puntuetan jartzea ere enkofratua hartzeko edo jartzeko.
  • Zinbria zoruaren mailan muntatu daiteke, horizontalki. Ondorengo igoera eta azkeneko kokapena garabiaren bidez. Langileen ergonomiarako eta segurtasunerako onuragarria.
  • Produktu honek EN 16031 arauen araberako egiaztagiria dauka.