Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

T-500 Karga ahalmen handiko zinbria

Karga handiko zinbria altuera handiko zubiak edo biaduktuak eraikitzeko. Alderdi azpimarragarriak: sistema modularra, garraiatzen erraza eta obran azkar eta seguru muntatzen dena.
Karga handiko zinbria altuera handiko zubiak edo biaduktuak eraikitzeko. Alderdi azpimarragarriak: sistema modularra, garraiatzen erraza eta obran azkar eta seguru muntatzen dena.

T-500 Zinbria leku garaietan karga handiak jasateko diseinatuta dago, batez ere Obra Zibilean. Errendimendu egokia karga handiekin, leku garaietan eta euskarrien arteko hutsune zabalekin.

MT Kontsola pilareetan habe gidariei eusteko erabiltzen dira, bereziki pilareak oso altuak direnean edo sarbideak eta zurkaizte guneak konplexuak direnean, eta zinbria sistemak osatzeko ere erabili daitezke.

Zinbrien buruan erabilitako desenkofratzeko elementu berberak erabiltzen ditu.

  • T-500 zinbria
    • Ahalik eta euskarri gutxienak, karga ahalmen handia duelako.
    • Muntaketa azkarra eta segurua obran bertan.
    • Erabat desmuntagarria. Erraz gordetzekoa eta erraz garraiatzekoa, bolumen txikia duelako.
    • Desenkofratzea: Altxagarriak eta buru zutoinak.
    • Sistema modularra hainbat altueratara egoki daitekeena.
    • Dorre independenteak edo kateatuak ahalbidetzen ditu.
    • Tenkatze sistema onartzen du, soluzioa optimizatzeko (material kantitatea minimizatzea).
    • Sistema segurua: Moduluak hartzeko plataforma, babes barandak eta barandek babestutako sarbideak. 
  • MT Kontsola
    • Ez da beharrezkoa zinbriak erabiltzea pilare gunean enkofratuak zurkaizteko.
    • MT Kontsolak zinbrien buruan erabilitako desenkofratzeko elementu berberak erabiltzen dituzte.