Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntza proiektuak

Eraikuntzaren sektorearen eremu bakoitzean nabarmendu diren proiektuen gaineko ibilbide bat.
Esperientzia frogatua dugu eraikuntza premiak ULMA zerbitzuekin eta enkofratu, puntal eta aldamioen irtenbideekin lotzen.

Eraikuntzak

Eraikuntzaren sektoreko arlo guztietarako irtenbideak. Etxebizitzak, osasun eraikinak, kulturalak, merkataritza guneak, bulegoen eraikinak eta kirol instalazioak, bai eta estazioak eta aireportuetako eraikinak ere.
Soluzio integral bat eskaintzen dugu proiektu bakoitzerako.

Altuera handiko eraikinak eta Dorreak

Eraikin hauen ezaugarri bereizgarria da diseinu arkitektoniko ikusgarriak izan ohi dituztela.
ULMAn, segurtasun sistemak integratuta dituen sistema igokari egoki bat eskaintzera bideratuta gaude.
Horrekin guztiarekin eta gure eguneroko laguntzarekin, gauzatze erritmo handiak lortu ditzakegu.

Industri eta energi eraikuntzak

Hormigoizko egitura sendoak  dira, non segurtasuna, eraikitzeko azkartasuna eta errentagarritasuna puntu garrantzitsuak baitira.
Sektore honetan eskuratu dugun esperientzia guztiak garrantzi handia eduki du enkofratu irtenbiderik hoberena eta konfiantzako zerbitzu bat eskaini ahal izateko.
Eskatu aholkularitza industrian edo energiaren alorrean izango duzun hurrengo eraikuntza proiekturako.

Zubiak / Biaduktuak

Diseinua, ingeniaritza edo ingurunearekiko integrazioa dira zubi edo biaduktu bat eraikitzerakoan aurrean edukiko ditugun erronka nagusietako batzuk.
Proiektu bakoitza bakarra da. Zubien enkofratu sistema konfiguragarriak eskaintzen ditugu, egitura bakoitzerako optimizatuta.
Eskatu aholkularitza zubi edo biadukturen bat eraikitzeko izango duzun  hurrengo proiekturako.

Tunelak

Esperientzia frogatua tunel faltsuak eta meategiko tunelak eraikitzeko metodoetan.
Neurrirako irtenbide bat eskaintzen dugu tuneletarako enkofratu sistema estandar batetik abiatuta. Segurtasuna bermatuta dago eraikuntza lanaren etapa guztietan.
Eskatu aholkularitza tunel bat eraikitzeko izango duzun hurrengo proiekturako.

Obra hidraulikoak eta araztegiak

Egitura teknikoki oso konplexuak dira eta hainbat irtenbide behar dituzte: hormigoizko egitura zirkularrak, aurpegi bateko enkofratua, sistema igokariak, aldamioen irtenbideak, etab.
Proiektuaren konplexutasuna edozein dela ere, irtenbide egokia eskaini dezakegu. Eskatu aholkularitza zure hurrengo proiektu hidraulikorako.

Birgaitze lanak eta mantentze lanak

50 urte baino gehiago fatxadak eta edozein eratako egiturak estaltzen (industri eta energi instalazioak, itsas instalazioak, nekazaritzakoak eta elikagaietakoak) lan azalera seguru eta egokiak sortzeko.
ULMA aldamioen egokikortasunari eta gure profesionalen taldearen esperientziari esker, askotariko konfigurazioak diseinatu ditzakegu edozein aplikaziotarako.