Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Muntaketak

Liderrak gara eta erreferenteak muntaketa seguruetan.
Liderrak gara eta erreferenteak muntaketa seguruetan.

Egiaztagiri honek, gure muntatzaileen esperientziarekin eta gure segurtasun sistemarekin batera, arlo honetako neurririk eta araurik zorrotzenak betetzea bermatzen du.

Modu efizientean eta seguruan muntatu dezakegu edozein produktu eta edozein proiektu motatan, Eraikuntza izan zein Obra Zibila, Birgaitze lana edo Industriakoa izan. Muntatzaileek ULMA produktu guztiak ezagutzen dituzte eta horri esker produktibitate handia lortu dezakete muntaketetan.

Muntatzaileak prestatzen ditugu, bai produktu berrietan eta segurtasun sistemetan, bai gure bezeroen eskakizunak betetzeko moduan, eta ziurtatzen dugu prestakuntza berezia eduki dezatela, adibidez, gune itxietan lan egiteko.

Gure muntatzaileak Espainiako geografia osoan daude; beraz, muntaketa zerbitzua bermatu dezakegu bai penintsulan bai irletan, non liderrak garen muntaketa berezietan zein itsasoko eta porlan industrien plataformetan.

Mundu osoan ematen dugu zerbitzua. Kontsultatu zure herrialdean ditugun zerbitzuak.