Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Hormak eta fatxadak egonkortzea

Sendotasuna eta muntaketa segurua

Karga horizontalei eusteko diseinatuta dago, eta fatxaden zaharberrikuntza eta zainketen sektorera bideratuta.

BRIO ST fatxaden egonkortzailea, erresistentzia, erraztasuna eta segurtasuna bermatzen dituena. Egitura iraunkorra da, fatxadarekiko perpendikularrak diren planoetan torlojuz loturako bastidorez eratutakoa. Bastidore multzoen arteko lotura BRIO Aldamioaren osagaien bitartez egiten dira. Fatxadan garlanden bidez lotzen da, leiho edo fatxadako beste zulo batzuetatik habeei eutsita. Multzoa zapata edo lauza bati ainguratuta dago (kontrapisu funtzioa).

Abantailak

  • Segurtasuna muntaketan integratua (segurtasun kolektiboko osagaiak).
  • Fatxadaren esfortzu horizontalak (haizea eta fatxadaren beraren makurgunea) lurrera transmititzen ditu eta fatxada okertzea ekiditen du, kontrapisu baten bitartez.
  • Egonkortzea altuera handietan.
  • Ahalbidetu egiten du oinezkoak bide publikotik pasatzea, ibilgailuak obrara igarotzea eta obra etxolak egonkortzailearen beraren gainean kokatzea.
  • Korrosiotik babestuta, beroan galbanizatuta baitago: gainazalen akabera bikaina eta oso iraunkorrak.
  • Laneko plataformak babesekin eta egonkortzailetik sartzeko aukerarekin.
  • Segurtasun oina: Erorketak ekiditeko babes kolektiboa, beheko mailatik hasita.
  • Aurremuntaketak egin daitezke zoruaren mailan, dorre independenteak eratzeko.

Kanpotik egonkortzea, bakarrik altuera txikiko fatxadetan.

Barrutik egonkortzea, tenkagailuekin, BRIO Dorreekin, ALUPROP Dorreekin edo txarrantxekin.