Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Manhattanen bista bikainak Harborside Dorretik

2017/04/10
Hudson ibaiaren bazterrean hainbat eraikin egiten ari dira, Manhattanen bista bikainekin. Harborside dorrearen diseinuan 69 solairu, 763 bizitegi eta 214 metroko altura aurreikusi dira. New Jerseyko bizitegi dorrerik garaiena da une honetan.

Proiektuak, planteamenduan, diseinu garaikidea, zerbitzu ugari, bista ederrak eta oso komunikazio onak ditu, eta ehunka enplegu sortzen ditu Jerseyko hirian.

Dorrearen perimetroa HWS pantailekin babestu da, lan plataformarik ez duen eta sekzio zuzeneko panel arinez osatutako segurtasun sistema baita. Hala, obrako mugimenduak arindu dira eta pertsonak eta ekipoak babestu dira erorikoetatik.

Panelak VM-20 egurrezko habeekin eta sareta batez estali dira. Horrela, babesari estetika ona eman ahal zaio eta sistemaren pisua minimizatu, eta, beraz, ainguraketetako kargak minimizatu ere bai.

Eraikinaren geometria aldakorra bazen ere, 8-10 mailako tarte bakoitzean solairu mailakatuak baitzituen, HWS babesa %100 estankua izan da, hondakinik edo objekturik txikiena ere erortzea ekiditeko. Hori lortzeko, kautxuzko zerrendak jarri dira panelen muturretan eta panelen eta lauzen artean.

Eta eraikinetik kanpoko puntuetan, inguruko dorreetan, erreferentzia topografikoak hartu ahal izateko, irekidurak edo leihoak sortu dira itxituran.