Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Segurtasuna, Ergonomia eta Berrikuntza: Ekuazio perfektua, obran errendimendu handiko soluzioak sortzeko

2016/04/22
ULMAk bezeroari proiektua hasi eta bukatu arte ematen dio laguntza, enkofratuen eta aldamioen soluzio teknikoak diseinatuz eta eraikuntzako material egokienez hornituz, eta, obrak dirauen bitartean gerta litezkeen ustekabeak saihesteko, segurtasun sistemak ere eskaintzen dizkio.

Berrikuntza, segurtasuna eta ergonomia presente daude ULMAk garatzen dituen eraikuntzarako enkofratu eta aldamio sistema guztietan, eta ondorioz, obran errendimendu handia bermatzen duten soluzioak dira. 

Hori horrela izanik, GSV, AENOR edo AIDICO bezalako enpresek ziurtatutako segurtasun sistemak ditu ULMAk, obrako langileen segurtasun kolektiboa bermatzen dutenak. Horien artean daude horma eta zutabeen enkofratuetarako lan plataformak, lanleku ezberdinetara sartzeko eskailerak, altueran lan egiteko aldamioak eta pasabideak, edo babes sistema perimetralak barruko hutsuneetarako edo lauzaren ertzerako. 

Lan Plataformak

Segurtasunaren aldetik ULMAren azken berrikuntzetako bat da SBU Segurtasun Plataformaren garapena,  bezeroari hormen enkofratuak altuera ezberdinetan erabat seguru egiteko aukera ematen dion Safety BRIO Unibertsala. Modularra izanik, geometria anitzetara guztiz egokitzeko erraztasuna ematen du eta bere abantailarik handiena da aukera ematen duela lurrean muntatzeko, enkofratu panel eta tentsoreekin batera goiko solairuetara igotzeko, langileari erabateko segurtasuna emanez enkofratu egiturekin lanean ari denean, plataforma aurretik txertatuz. Halaber, zutabeen enkofratuekin eroso eta seguru lan egiteko, ULMAk zutabeen plataforma unibertsalak eskaintzen ditu, ULMAren zutabeen enkofratu sistemekin bateragarriak direnak, eta, SBU plataforma berriaren ezaugarririk nabarmenenekin. 

Eskailerak, barandak, pasabideak eta aldamioak altuerako lanetarako

Altuera handiko eraikinak eraiki edo birgaitzerakoan erabiltzen diren babes sistemei dagokienez,  EN 12810-1/2 eta EN 12811-1/2/3 araudi europarraren arabera ziurtatutako BRIO norabide anitzeko aldamioak hainbat soluzio eskaintzen ditu, besteak beste, obraren gune ezberdinetara seguru sartzeko eskailerak, oinezkoak arriskurik gabe ibiltzeko pasabide publikoak, birgaitze eta mantentze lanetarako toki eroso eta babestuak eskaintzen dituzten estalkiak edo 12 metro altuerara iritsi daitezkeen aldamio dorreak, lan plataforma seguruen funtzionalitatearekin.

Fatxada aldamio perimetralaren bidez estaltzea ere babes neurri kolektiboa da, baranden eta sareen ordez erabili daitekeena, lurretik erabat estaliz laneko plantaren perimetroa. Sistema honek lan plataforma bat eskaintzen du, barandekin, plataforma irristagaitzekin eta larakoa duen kateorratz erako sistemarekin, ustekabeko mugimenduak ekiditeko.

Babes perimetrala

ULMAren SARE izeneko segurtasunerako sarea edo bandeja segurtasun kolektiborako beste sistema bat da, ertz forjatua duena eta osaturik dagoena egitura estatiko batez eta UNE-EN 1263-1 arauaren bidez ziurtatutako poliamidazko sare batez,  eta, erresistentzia entseguekin.  SARE izeneko babes sareak urtero berritzen den AIDICOren CV Marka Ziurtagiria dauka, fabrikazio prozesuaren kontrola eta kalitate sistemaren auditoria ziurtatzen dituena.

Altuera handiko eraikinak eraikitzeak HWS babes perimetrala bezalako segurtasun sistemak behar ditu. HWS babes perimetrala MK sisteman dago oinarrituta eta malgutasun eta egokitzapen handia eskaintzen du mota guztietako geometria eta konfigurazioetarako. Ixteko sistema honen helburua da eraikitzen ari diren eraikinaren perimetro guztia babestea, kanpora ez erortzeko babes pantailak jarriz, bai enkofratua egiten ari diren solairuan, bai jarraian dauden azpiko bi solairuetan. Obra altueran handitzen doan heinean, pantailak mailaz gora igotzen dira, garabi bidez edo sistema hidrauliko baten bidez. Gainera, segurtasun sistema hori eguraldi txarra dagoenerako babes bikaina da eta langileei altuerak eragiten duen bertigoa kentzen die.

Horretaz gain, ULMAk BF-170 bezalako lan plataforma perimetralak dauzka, solairu batetik bestera lekuz aldatzen  direnak eraikinaren altuera handitzen den neurrian, eta, euskarri seguru gisa funtzionatzen dute, enkofratze, itxitura edo hormen konponketa lanetan. 

Segurtasun handia eskaintzen duten sistema berritzaileak

Errentagarritasun eta segurtasun irizpideak betez, ULMAk produktuak garatzen ditu eta horren adibide garbia da CC-4 lauzako enkofratu sistema. Bere aluminiozko elementuek enkofratuari arintasuna ematen diote eta muntatzeko eta desmuntatzeko erraza da, bere buruaren diseinuari esker enkofratua 15 cm-ra jaitsi baitaiteke, materiala berreskuratzen laguntzen duelarik lurrera erori gabe, eta, langileen segurtasuna bermatuz eta materialaren higadura ekidinez. Sistema honek ziurtatutako babes elementu kolektibo moduan forjatutako segurtasun sarea dauka, panelak eta oholak jarri bitartean beheko solairura ez erortzeko.

ULMAk, segurtasunaren alde egiten duen apustuari jarraituz, beste enkofratu sistema bat garatu du, hain zuzen ere, RKS sistema igokari gidatua. RKS sistema igokari gidatuarekin posible da enkofraturako panelek gora egitea egitura beti hormari itsatsita edukita; horrela, gora eramateko maniobra beti seguru izango da, eguraldia edozein izanda ere. 

ULMAk garatutako sistema bakoitzak bere erabiltzaile gida eta muntaketarako jarraibide teknikoak dauzka, langileek egoki, arduraz eta seguru erabiltzeko. Jarraibide horiekin batera, ULMAko lantalde teknikoak aldiro enkofratu eta aldamio sistemen erabilerari buruzko formazio saioak ematen ditu, bai muntaketa prozesuan bai obrako bertako erabileran.