Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

RECUB Enkofratu berreskuragarria sare formako forjatuetarako

Lauza malguen enkofratu sistema lauza arinduetarako. Plastikozko kubeta berreskuragarriez osatuta dago eta geometria desberdinetako lauzetara egokitzen da.
Lauza malguen enkofratu sistema lauza arinduetarako. Plastikozko kubeta berreskuragarriez osatuta dago eta geometria desberdinetako lauzetara egokitzen da.

RECUB enkofratu sistema enkofratu horizontala da eta sare formako norabide biko forjatuak egitea ahalbidetzen du, saski berreskuragarriak (kubetak) erabilita.

Oinarrizko elementu berekin hainbat zabaleratako nerbioak dituzten lauzak egin daitezke, suteen aurkako araudiaren arabera (12, 16 eta 20 cm).

Sare formako lauzen ezaugarriak, lauza trinkoekin alderatuta:

  • Zutabeen artean argi handiagoak egotea onartzen ditu.
  • Gainkarga handiagoei eusteko gai da.
  • Arindutako gunea eta trinkotutako gunea dauzka.
  • Muntaketa azkarra eta erraza.
  • Posible da aurretik sare metalikoa muntatzea eta ondoren kubetak eta taulak kokatzea.
  • Muntaketarako mailua baino ez da behar.
  • Gogorra eta iraunkorra. Irauteko diseinatua, erresistentzia handiko altzairuz egindakoa eta epoxi pinturaz egindako akaberekin.
  • Iraunkortasun handiko kubeta, hausten eta deformatzen zaila.
  • Luzetarakoek eta eskorek (edo zinbria) sistemaren egitura sostengatzailea osatzen dute. Material berreskuragarria hormigoia bota eta 3 egunetara lortzen da, berriro jartzeko.
  • Zinbria guztiak kendu arte ez da beharrezkoa berriro eskoratzea ez eta eskorak mugitzea ere.
  • Errendimendu handiak muntaketan. Muntaketarako erabiltzen diren orga edo dorre mugikorrak erraz mugitzen dira (eskoren artean distantzia zabala).
  • Sistema malgua:
  • Hainbat geometriatarako balio du, hau da, kale zabalera desberdineko geometrietarako, eta hainbat luzetarako erabil daitezke.
  • Gune trinko eta arinduetara egokitu daiteke (taulak, kubetak eta kubeta erdiak).
  • Soluzioa gune perimetraletarako.
  • Eskorez zein zinbriez zurkaizteko aukera.
  • Sistema segurua:
  • Perimetroak eta zuloak babesteko hesiak erraz gehitu daitezke.
  • Kubeta eta taulak sendo ahokatuta luzetarakoaren eta zeharkakoaren irtengunearen artean.
  • Forjatu azpiko sareak, segurtasun eta babes kolektibo gisa, kubeta eta taularen muntaketan.