Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lauzako enkofratuak

Habeen enkofratuak, modularrak, kubetadunak eta aluminiozkoak, hormigoizko lauzak eraikitzeko.
Edozein eratako aplikaziotarako balio dute: lauza handiak, trinkoak eta arinduak, inklinatuak, zintzildurako habeak, erremateak, kapitelak, hegalak, etab.
Hormigoizko akabera bikainak. Segurtasuneko estandarrak bermatuta langileentzat.

CC-4 Aluminiozko lauzako enkofratu modularra

CC-4 Aluminiozko lauzako enkofratu modularra

Malgutasun eta segurtasun handiko enkofratua, obran errendimendu handia ematen duena. Lauza trinkoetarako zein arinduetarako egokia. Nabarmentzekoa da erortze-burua duen sistema dela eta horri esker azkar desenkofratu daitekeela, bai eta osagai arinak dituela ere.

VR Mahaia aurrez muntatutako lauzako enkofratua

VR Mahaia aurrez muntatutako lauzako enkofratua

Mahaidun enkofratua, efektibitate handikoa, geometria erregularreko lauza handietarako. Egokia eraikuntza lanetarako. Ezaugarri azpimarragarria: lan erritmoak arintzen ditu, segurtasuna ematen du eta hormigoizko akabera bikainak lortzea ahalbidetzen du.

ENKOFLEX Egurrezko habedun lauzako enkofratua

ENKOFLEX Egurrezko habedun lauzako enkofratua

Egurrezko habedun enkofratu sistema, oso egokikorra. Geometria desberdinetako lauzetara egokitu daiteke, erraz eta sinple muntatzekoa. Osagai gutxi.

RAPID Lauzako enkofratu berreskuragarria

RAPID Lauzako enkofratu berreskuragarria

Lauza berreskuragarrien enkofratu sistema, errendimendu handikoa, eraikuntzarako. Ezaugarri azpimarragarriak: osagai arinak, eta erraz muntatzen eta desmuntatzen da.

RECUB Enkofratu berreskuragarria sare formako forjatuetarako

RECUB Enkofratu berreskuragarria sare formako forjatuetarako

Lauza malguen enkofratu sistema lauza arinduetarako. Plastikozko kubeta berreskuragarriez osatuta dago eta geometria desberdinetako lauzetara egokitzen da.