Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

VR Mahaia aurrez muntatutako lauzako enkofratua

Mahaidun enkofratua, efektibitate handikoa, geometria erregularreko lauza handietarako. Egokia eraikuntza lanetarako. Ezaugarri azpimarragarria: lan erritmoak arintzen ditu, segurtasuna ematen du eta hormigoizko akabera bikainak lortzea ahalbidetzen du.
Mahaidun enkofratua, efektibitate handikoa, geometria erregularreko lauza handietarako. Egokia eraikuntza lanetarako.
Ezaugarri azpimarragarria: lan erritmoak arintzen ditu, segurtasuna ematen du eta hormigoizko akabera bikainak lortzea ahalbidetzen du.

VR Mahaia lauzako enkofratua edozein lauza motatara moldatu daitekeen enkofratu sistema bat da. Egokia da akabera, segurtasun eta errendimenduari dagokienez eskakizun zorrotzak dituzten eraikuntza lanetarako.

  • Toki batetik beste batera eraman daiteke desmuntatu gabe, muntatze eta desmuntatze lanetan egon daitezkeen arriskuak minimizatuta.
  • Enkofratzea eta desenkofratzea, azkar egiten dira, eta materiala ere azkar mugitzen da. Hori dela-eta, eskulan gutxiago behar da: Errendimendu handiak.
  • Desenkofratze lanak edo mahaien lekualdaketak, eskorak desmuntatu gabe.
  • VR mahaiak dagokien kotan edo mailan jartzea erraza da (eskora gutxi).
  • Sistema malgua:
    • Mahaiek aurrez definitutako neurriak izan ditzakete edo premien araberako soluzioak eskaini.
    • Apeoa EP eskorekin, ALUPROP eskorekin edo zinbriekin egin daiteke.
    • Erremate sinpleak (taulak mahaietatik ateratzen diren habeen gainean jarrita)
    • Lauzetan zintzildurako habeak, kapitelak edo beste geometria batzuk egitea.
    • Hegaletarako soluzio sinplea eta segurua, eskoren kokapenari esker.
    • Lehen bilbeko habe metalikoak erabiltzeko aukera ( DU-120 eta MK-120 txarrantxak).
  • Sistema segurua:
    • Enkofratua (taularekin) eta barandak zoruaren mailan muntatzen dira, leku garaietako erremate lanak izan ezik.
    • Prozesu osoan zehar, barandak mahai perimetralekin batera doaz.
    • Elementuak obra hasieratik obra amaiera arte finkatuta. Ezinezkoa erortzea.