Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

HC kontsola zubietarako

Enkofratu modularra zubien hegalak edo erdiko lauza hormigoitzeko, gune metalikoa duen hormigoiarekin edo aurrez fabrikatutako hormigoiarekin. Ezaugarri azpimarragarria: sistemaren segurtasuna.
Enkofratu modularra zubien hegalak edo erdiko lauza hormigoitzeko, gune metalikoa duen hormigoiarekin edo aurrez fabrikatutako hormigoiarekin. Ezaugarri azpimarragarria: sistemaren segurtasuna.

Gune metalikoz edo aurrez fabrikatutako hormigoiez fabrikatutako zubi mistoetan hegalak edo erdiko lauza in situ egiteko erabiltzen da zubietarako HC Kontsola. 

Enkofratu modular batek eta zubiaren gunera finkatzen uzten duten elementu osagarri batzuek osatzen dute sistema.  

Enkofratua gunera finkatzen duten oinarriak hormigoian galduta geratu daitezke edo berreskuratzeko moduan utzi, zubiaren luzeraren eta ezaugarrien arabera.

Kanpoko hegalaren enkofratua:

  • Mentsula erako enkofratua, batez ere txarrantxek, tenkagailuek eta habeek osatua.
  • Txarrantxen arteko lotura hainbat konektoreren bitartez egin daiteke.
  • Txarrantxen arteko angelu egokia tenkagailua doituz lortzen da.
  • Bigarren txarrantxa gunearen gainean bermatzeko egurrezko habeak erabiliko dira (karga baxuak) edo HC Kontsolaren bermea (karga altuak).

Barruko edo erdiko hegalaren enkofratua:

  • Enkofratua bi guneren arteko hegalei irtenbidea emateko.
  • Bi txarrantxek eta habeek eratuta horma zati errazak.
  • Sistema segurua, muntaketa eta desmuntaketa goitik egiten baita; eragiketa bat ere ez da egiten enkofratuaren azpitik.
  • Sistema arina, enkofratua osatzen duten elementuak ez baitira oso astunak.
  • Erabiltzen erraza; erabiltzeko ez da beharrezkoa trebakuntza handia edukitzea.
  • Muntatzen azkarra, sistemaren elementu gehienak buloien bitartez lotzen dira elkarrekin. Horrela, muntaketa denborak murriztea lortzen da.
  • Sistema egokikorra, erraz moldatzen baita geometria desberdinetara