Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

H-33 Karga handiko zertxa

Zertxen sistema modularra oinarrien artean bao handiak dituzten hormigoizko eraikuntzetarako. Alderdi nabarmengarriak: lurrera zurkaizteko oso apeo gutxi behar du, eta muntatzen eta manipulatze erraza da.
Zertxen sistema modularra oinarrien artean bao handiak dituzten hormigoizko eraikuntzetarako. Alderdi nabarmengarriak: lurrera zurkaizteko oso apeo gutxi behar du, eta muntatzen eta manipulatze erraza da .

H-33 zertxa sare erako habe bat da, oinarritik oinarrira tarte handia duten karga handiei eusteko diseinatuaENKOFORM H-120 enkofratuaren horma atalei eusteko erabiltzen da.

  • Lurrari eusteko ahalik eta apeo gutxien. Karga ahalmen handiko zinbriekin (T-500, MK-360) konbinatzen da.
  • Muntaketa eta manipulazio errazak.
  • Obra premietara egokitu daiteke. Konektatutako osagaien egitura modularra.
  • Zubiaren formara egokitu daiteke, goraguneak eta maldak egiteko.
  • Malgua eta funtzio anitzekoa: Euskarri biko habe gisa, euskarri anitzeko habe jarraitu gisa eta leku irtenetako habe gisa.
  • Azkoinez eta torlojuz muntatzen da. Sabeltzeko aukera ematen du, kargak eragindako deformazioa neutralizatzeko.
  • Sistema segurua:
    • H-33 zertxan bertan lan plataformak muntatzea ahalbidetzen du, bai eta ondoko zertxetara paratzeko bideak muntatzea ere bai.
    • Plataformak babestuta daude arauzko barandekin.