Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Pribatutasun politika

Ohar honen bitartez, eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, ULMA C y E, S. Coop.ek datu pertsonalen babeserako duen politikari buruz informatzen ditu www.ulmaconstruction.com webgunearen erabiltzaileak, ULMA C y E, S. Coop.ek bere webgunean eskainitako zerbitzuetako batzuk erabili edo horien harpidetza egiteagatik daturik eskatuko balizkiote webgunearen erabiltzaileek beren kabuz eta askatasunez erabaki dezaten ULMA C y E, S. Coop.i eskatutako datu pertsonal horiek emango dizkioten ala ez.

ULMA C y E, S. Coop.ek eskubidea dauka politika hau aldatu eta legeen edo jurisprudentziaren berrikuntzetara zein industriaren praktika berrietara egokitzeko.Kasu horietan, ULMA C y E, S. Coop.ek egindako aldaketen berri emango du web orri honetan, aldaketak praktikan jarri baino lehenago, zentzuzko aurrerapenez. 

Baliteke Webgunean emandako zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izatea, datu pertsonalen babesari lotutako alorrean aurreikuspen bereziak eginez, eta hori zerbitzu horietako bakoitzean adieraziko litzateke. 

Webgunean jasotako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira eta fitxategi batean sartu, aurretik Datuen Babeserako Agentziari horren berri emanez.

Fitxategiaren arduraduna ULMA C y E, S. Coop. da, eta bere helburua da erabiltzaileak harpidetu nahi dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzea, ULMA C y E, S. Coop.ek gaur egun eskaintzen dituen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuen gaineko informazio tekniko, operatibo eta komertziala eta Datu Pertsonalen babesari eta Segurtasun Informatikoari buruzko informazioa ohiko bideetatik eta bide elektronikoetatik bidaltzeaz gain.

Erabiltzaileek beren borondatez sartuko dituzte datu pertsonalak, baina ulertzen da datuak sartzen dituena hori egitean baimena ematen ari dela webgune honetako zerbitzuetako edozein erabilita ematen dituen datuak modu automatizatuan tratatuak izan daitezen.  

Erabiltzaileak bermatu egiten du berak emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoa eta eguneratuak direla, eta obligazio hori ez betetzearen ondorioz zuzenean edo zeharka gerta daitekeen edozein kalte edo galeraren erantzulea izango da. Emandako datuak hirugarren batenak badira, erabiltzaileak bermatu egingo du dokumentu honetan jasotako alderdien berri eman dizkiola hirugarren horri eta haren baimena duela bere datuak ULMA C y E, S. Coop.en esku utziko dituela esandako helburuetarako.

Datu pertsonalak formularioaren bitartez eskuratu badira, beharrezkoa izango da erabiltzaileak, gutxienez, asterisko batez markatutako datuak ematea; izan ere, beharrezkotzat jotako datu horiek eman ezean ULMA C y E, S. Coop.ek ezingo du web zerbitzua edo egindako kontsulta onartu, ezta kudeatu ere.

ULMA C y E, S. Coop.ek datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun mailak ditu, eta berari ematen dizkioten datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu. 

Emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, ULMA Taldeko enpresei izan ezik, hau da, ULMA Piping, ULMA ServiciosCentrales, ULMA Agrícola, ULMA Handling, ULMA Conveyor, ULMA Packaging eta ULMA Architectural kooperatibei izan ezik. Erabiltzaileak beren datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurkatzeko dituzten eskubideez baliatu ahal izango dira, lopd@ulmaconstruction.es posta elektronikoaren bitartez edo ziurtatutako eskutitz bat idatzita honako helbide honetara:

ULMA C y E, S. Coop.

Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa (LOPD)

Otadui pasealekua

20560 OÑATI, Gipuzkoa

Informazioaren Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, etorkizunean erabiltzaileak ULMA C y E, S. Coop.en komunikazio komertzialik jaso nahi ez badu, bere asmo hori jakinarazi ahal izango du posta elektronikoko helbide honetara idatzita:  lopd@ulmaconstruction.es.

ULMA C y E, S. Coop.ek eskubidea dauka erabiltzaileei inkestak bidaltzeko bere zerbitzuak eskaintzeko asmoarekin, bai eta zerbitzuak hobetzeko asmoarekin ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak izango dira.