Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garellano Dorreak, Bilbo, Espainia

Babes Perimetrala Euskadiko etxebizitzen dorre handienetan
Bilbo erdi-erdian dagoen Garellanoko auzo berriaren hirigintza plan anbiziotsuaren lehen fasean.

Azalpena

Bilbo erdi-erdian dagoen Garellanoko auzo berriaren hirigintza plan anbiziotsuaren lehen fasean eta Richard Rogers arkitekto italiar ospetsuak diseinatuta, 8 eta 11 solairuko 4 bizitegi eraikin eraikitzen ari dira, 607 etxebizitzarekin. Eraikin horiek ez ezik, Euskadiko bizitegi eraikinik altuenak ere eraikitzen ari dira: 3 etxe orratz, 78,88 eta 98 metrokoak, hurrenez hurren.

Plan osoan sartzen da beste 1.150 etxebizitzaren eta beste 3 etxe orratzen eraikuntza, 145 metroko altuerara iritsi daitezkeenak.

Horrez gain, Richard Rogersen altuerako eraikuntza proposamenak emandako gune libre garrantzitsuen urbanizazioa ere sartzen da proiektuan. Gune horretan parke bat egingo da, triangelu formako berdegune handi batekin, non desnibelak eta terrazak konbinatuko diren, gune horiei probetxu handiagoa ateratzeko.

ULMA soluzioa

Lauza trinkoko eraikinen forjatuak, 20 eta 30 cm arteko lodiera aldakorrak dituztenak, RAPID enkofratu berreskuragarriarekin eta SP Puntalekin egin dira. Pilareak eta igogailuen, eskaileren eta aireberritzeko patioen erdiko guneetako  hormak egiteko, ORMA enkofratu modularra erabili da.

3 etxe orratzetan babes perimetralerako HWS pantailak erabili dira, taula fenolikoko itxiturarekin. Sistema honek mekanismo autoigokari bat du, jasokuntza hidraulikoduna, zeinarekin garabiak liberatu ahal izan diren beste lan batzuetarako.

HWS sistemarekin eta 12 metroko altuera eta 2,45 eta 5,20 m arteko zabalerak dituzten panelen bitartez, eraiki bakoitzeko 4 solairu estali ahal izan dira, enkofratze, hormigoitze eta desenkofratze lanak egiten diren bitartean pertsonak eta obrako materialak altueratik erortzea eragozteko. Gainera, haizetik babesteko eta altueraren efektu bisuala saihesteko balio izan du.

HWS babes perimetralak ahalbidetu du dorreen egiturak eraikitzeko lanak erabateko segurtasunez eta eroso egitea, gauzatze erritmo handiekin –solairu bat astebetean­– eta dorre baten panel guztiak 6 lan ordu baino gutxiagoan goratuta. Goiko solairuan enkofratua muntatzen ari zen bitartean, beheko 3 solairuetan desenkofratze lanak egiten ziren. Desenkofratutako materiala beheko solairuetatik atera ahal izateko, eraikin bakoitzaren beheko aldean 2 panel eta materiala deskargatzeko 3.9 metroko hegaldun plataforma bat prestatu ziren.

3 dorreak desberdinak dira. 400, 510 eta 550 m2 dituzte oinplanoan, hurrenez hurren, eta geometria hexagonal irregularra dute, irtengune eta noranzko aldaketa etengabeekin. Konplexutasun hori dela eta, ULMAk oso zorroztasun handia behar izan du HWS horma atalen diseinuan eta hasierako muntaketan. Horretarako, dorre bakoitzaren inguratzailera egokitutako panelen 3 multzo oso eraman ziren obrara, guztira 3.600 m2 baino gehiagoko azalera bertikal babestuta.