Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ichma Dorrea, Lima, Peru

Enkofratze soluzio integralak, laguntza ingeniaritzan eta ikuskapena gauzatze lanak egiten ari diren bitartean
Ichma Dorrea LEED Green Building egiaztagiria eskuratzeko  gai da, ingurumenarekin duen konpromisoagatik eta baliabideen erabilera efizienteagatik.

Azalpena

Ichma Dorrea LEED Green Building egiaztagiria eskuratzeko  gai da, ingurumenarekin duen konpromisoagatik eta baliabideen erabilera efizienteagatik.

Herrialdeko enpresa eta finantza erakunde nagusien egoitzak dauden ingurunean kokatuta dago eraikina, eta 30 metro ditu sestra azpitik, 11 soto mailarekin eta 317 ibilgailurentzako aparkalekuekin. Sestra gainetik, berriz, 69 metroko altuera dauka, 20 solairutan banatuta. 2. solairutik 13.era lau solairu ditu solairuko, eta 14.etik 20.era, berriz, bi. Egitura mailakatua dauka eta solairu artean 3,36 metroko altuera, eta fatxada beirazko errezel-horma bat da.

ULMA soluzioa

ULMAk enkofratze soluzio integralak, ingeniaritzako laguntza eta etengabeko ikuskapena eman ditu proiektu honetan, bezeroaren eskarien arabera.

A+ motako bulegoak hartzeko lekua zenez, beharrezkoa zen ageriko lauzazko akabera bat lortzea 854 m²-ko azalera zabaletan CC-4 aluminiozko enkofratu modularra erabili da lehen aldiz herrialdean, ageriko hormigoizko betekizun arkitektonikoak eskaini ditzakeelako. CC-4 sistemak pieza arinak edukitzeaz aparte, berreskuragarria da. Horrela materiala optimizatu da, izan ere, 5 egunera enkofratu bera erabili da  goiko solairuetan.

Sistema erabat errentagarria da. Habeak eta panelak zoruan muntatu dira, eta horrek bermatzen du lana leku seguruan egitea, eta enkofratze solairutik erorikoren bat gertatzea eragozten da. Gainera,m²  bakoitzeko puntal gutxiago behar denez. Muntaketarako gunea zabalagoa da eta laneko gunean ibiltzea errazten du.

Nukleo nagusiak diseinu berbera dauka 11. sototik azken solairuraino; hori dela eta, ULMAk ATR enkofratu autoigokaria planteatzen du nukleoa blokean egiteko.

ATRa eta NEVI enkofratu modularra konbinatuta, 14,05 x 8,20 m-ko eraikinaren nukleoa egin da,  garabi beharrik gabe, izan ere, sistema egiturara lotuta dago etengabe. Soluzio mekaniko eta hidraulikoak ditu multzo handiak batera jaso ahal izateko,, geruza batetik bestera. Gainera, MK sistemaren elementu estandarrez osatuta dagoenez, edozein geometriatara egokitu daiteke eta horrek edozein proiekturen garapena errazten du. Lan prozesuetako arintasunak eta sistemaren egitura berak 4 eguneko hormigoitze zikloak ahalbidetu dituzte.

Lan leku guztia plataformek estalita egon da, bere maila guztietan. Horrela, gunearen segurtasuna eta "erabateko" isolamendua bermatu ditu, gauzatze fase guztietan.