Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Brasiliako Distritu Federaleko administrazio zentroa, Brasil

VR Mahaia: produktibitatea eta bereizgarritasuna eraikuntzan
Konplexu berri honek 15.000 enplegatu hartuko ditu, eta 15 eraikin, merkataritza gune bat, aparkaleku bat eta bizikletetarako aparkaleku bat edukiko ditu.

Azalpena

Konplexu berri honek 15.000 enplegatu hartuko ditu, eta Taguatingako autobus geltoki zaharraren ondoen dago, zeinak 178.000 m2 ditu. Guneak 14 eraikin edukiko ditu (4na solairuko 10 eraikin, eta 15na solairuko 4 eraikin), bai eta administrazio eraikin bat, merkataritza gune bat, 3.000 ibilgailutarako aparkaleku bat eta bizikletetarako beste aparkaleku bat ere. Metroko geltokia eta autobus geltokia 100 metrora edukiko ditu.

Distritu federaleko gobernuak ziurtatzen du administrazioa gune horretan zentralizatuta kostu operatiboak murriztuko direla eta, horretaz aparte, ona izango dela bai ikuspuntu fisikotik bai zerbitzuen efizientziarako.

600 milioi dolar inbertituta, CADF partzuergoa (Odebrecht Infraestructura eta Via Engenharia SA enpresek osatua) arduratuko da konplexua eraikitzeaz, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.

ULMA soluzioa

Teknologiari dagokionez, eraikuntzako BubbleDeck sistema erabiltzen ari da. Hormigoizko lauzen bolumena kendu eta lauza arinagoak eta erresistenteagoak jartzeko metodo iraultzailea. Burdin sareen artean plastikozko eta altzairuzko esferak jartzen dira, funtzio estrukturalik egiten ez duen hormigoia kentzeko, bere pisua nabarmen murriztuta.

Horretarako, ULMA VR Mahaiaren sistema erabili zuen, zeina erraz moldatu baitzen BubbleDeck soluziora, produktibitatea eta ekonomia uztartuta. Lan handieneko unean, konplexuak VR Mahaien 4.000 m² baino gehiago eduki zituen, EP puntalen laguntzarekin. Sistema horrekin VR Mahaia mugitu daiteke desmuntatu behar izan gabe.

BF-170 kontsolak laneko plataforma gisa erabili ziren, leku zailetan zeuden muturretako pilareak egiteko. Sistemak langileen segurtasuna bermatzen du, muntaketa eta hormigoitze prozesuetan.

Azkenik, BRIO Aldamio Multidirekzionala laneko guneetara iristeko bide gisa erabiltzen ari da. Sistemari esker langileak eraikuntza gunera sartu daitezke, oztoporik gabe eta seguru.