Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Infinium Golf los Incas Eraikina, Lima, Peru

MK Ingeniaritzako soluzioak diseinu arkitektonikoetarako
Infinium Golf Los Incas proiektua Limako hiriaren gunerik esklusiboenetako batean dago, Perun, eta hazten jarraitzen du, eraikin berriak eraikiz.

Azalpena

Beste behin ere ULMAk bere ingeniaritzako laguntza osoa eskaini zuen, MK Produktuekin, BRIO aldamioekin eta COMAIN enkofratuekin, Infinium Golf proiektuko C Dorrearen eraikuntzari soluziorik hoberena emateko.

Izan ere, obra honetako erronka nagusia zen ia 6 metroko hegala egitea eraikinaren azken 3 eraikinetan, eta egin ere leku txiki batean egitea.

ULMA soluzioa

Azken proposamena da BRIO euskarri bat altuera aldakorrak dituzten habe eta lauzetarako, egingo den enkofratuaren arabera (habea edo lauza),  MK-120 txarrantxetan bermatuta, eta txarrantxa horiek euskarrien J-RM konektoreekin bat etortzeko moduan banatuta. Txarrantxak, halaber, elkarren artean gehienez metro bateko tartea (metro 1) duten MK-120 Zertxa multzo baten gainean bermatuta daude, eta zertxak, berriz, habe metalikoen gainean dauden finkatuta, karga laugarren solairuaren sabaitik 32 eta 35 metroko altuera duten Zinbria Dorre batzuetara eramanda. Multzo osoa gehienez lauzen 2 maila eta  hormen 2 maila kargatzeko diseinatuta dago.

MK zinbria hauek karga puntualak transmititzen dituzte oso gogor, laugarren solairuaren sabaiko lauzaren gainean, eta huts egitea eragin dezakete putzonamenduagatik. Arrazoi horregatik, laugarren solairuaren lauza berriz zurkaiztea ikusi zen soluzio gisa.

Planteamendua izan zen W6x15 habe metalikoak jartzea laugarren (4) solairuaren sabaiko lauza indartzeko, zinbrien ardatzen kokalekuaren azpi-azpian. Horiek, halaber, ALUPROP puntalen gainean bermatuko lirateke, W21x73 habe metalikoetan finkatuta, eta habe horiek egituraren habe zehatzen gainean zuzenean bernatuta egongo lirateke, une oro hirugarren (3) solairuaren sabaiko lauza arinduaren gainean bermatzea saihesteko.

Orain kontua zen ea berriro zurkaizterik zegoen W21x73 habe metalikoen bermea diren aldeetan inplikatutako habeak. Horretarako, erabaki zen 15 tonako ahalmena duten MK Puntalak erabiltzea. Puntalek, berriz, MK-180 txarrantxa bat dute goiko aldean, karga puntaletara modu ekitatiboan banatzeko. Soluzio horren bitartez karga habetik habera transmititu zen, beheko mailetatik, azkenean lurrera eramateko.

ULMAko departamentu teknikoak ingeniaritzan eta proiektu honetarako soluzio berritzaileetan gaitasun osoa duela erakutsi zuen, eta errendimendu nabarmena lortu zuen obran, bai eta MANTTO gure bezeroaren gogobetetzea ere.