Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oscar Niemeyer Kultur Zentroa, Aviles, Espainia

Geometria berezietara ezin hobeto egokitua
Oscar Niemeyerrek Avilesko kultur zentroa diseinatu du, industri jarduerak hondatutako gunea leheneratzea eragiteko.

Azalpena

Oscar Niemeyerrek Avilesko kultur zentroa diseinatu du, ingurunean txertatuta, industri jarduerak hondatutako gunea leheneratzea eragiteko. Espainian egiten duen lehen proiektua da, eta 20 metroko altuera duen hormigoizko esfera erdi bat da, sestra azpiko hainbat solairurekin, non erakusketarako gune bat baitago. Egitura handi hau kristalezko eraikin batera lotuta dago, sigi-saga formak dituen hegal baten bidez. Kristalezko eraikinean auditorium bat eta proiekzio areto bat dago. Konplexua osatzeko, altzairu eta zementuzko dorre bat dago, kristalezko eraikin zirkular batez errematatuta. Dorre horretan administrazio zerbitzuak, kafetegia eta jatetxea daude.

44.213 meraiki baino gehiago dira, 300.000 m2 -ko lursail handi baten gainean, itsasora ematen duen hiriaren fatxadaren aurrean. Proiektuaren lau eraikinetan nagusi dira forma kurbatuak, eta forma horiek plaza zabal bat sortarazten dute, erabat aire zabalean. Zimenduak egin zirenetik estalkiaren soluzioraino, obra zuzendaritzak ULMAren esku jarri zuen arkitektoaren ikuspegia ahalik eta gehien errespetatu ahal izateko proiektu honek zituen zailtasun guztiak konpontzeko lana.

ULMA soluzioa

Eraikinen silueta ondulatuak direla-eta beharrezkoa izan zen azterketa zehatza egitea hormetarako soluzioa bilatzeko, zuzenak zein kurboak baitziren, eta ageriko hormigoizko akabera ezin hobea emateko. Horma zuzenak ORMA Enkofratu Modularraz egin ziren, eta geometria aldakorreko horma kurbatuetarako, berriz, ENKOFORM V-100 sistema proposatu zen. Horrela produktu biei atera zitzaien etekina, graba berbera erabiliz konbinatu ahal ziren eta. Taula fenolikoko enkofratuaren azalerarekin kasuan-kasuan beharrezkoak ziren akaberak egin ziren.

Leku garaietako hormak egiteko, goratzeko ohiko sistemak erabili ziren, bai horma zuzenetan, bai horma kurbatuetan.

Estalkiko lanetarako, kontuan izanda bere geometria berezia, behar ziren altuerak, eta eszenatokitik aurrera lauzak lodieran duen aldaketa, T-60 sistema aukeratu zen, mota honetako obra batean malgutasuna eman baitzuen. Gainera, edozein formatara egokitzeko gaitasuna erakutsi zuen, dorre indibidualak edo taldekatuak banatuz, bai eta zurkaizte sistema gisa duen karga ahalmen handia ere.