Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Industri eta energi eraikuntzak

Hormigoizko egitura sendoak  dira, non segurtasuna, eraikitzeko azkartasuna eta errentagarritasuna puntu garrantzitsuak baitira.
Sektore honetan eskuratu dugun esperientzia guztiak garrantzi handia eduki du enkofratu irtenbiderik hoberena eta konfiantzako zerbitzu bat eskaini ahal izateko.
Eskatu aholkularitza industrian edo energiaren alorrean izango duzun hurrengo eraikuntza proiekturako.

Petronorren koke planta, Muskiz, Espainia

Petronor findegiak 40 urte baino gehiago eginak ditu jardunean, Penintsulan dagoen edukiera handieneko planta da, eta Europako garrantzitsuenetakoa.

Teles Pires elektrizitate planta, Brasil

Brasilgo Gobernu Federalaren Hazkundea Azeleratzeko Programan jasotako azpiegitura planaren zati bat da Teles Pires planta hidroelektrikoa.

Cerro Verde meatzaritza sozietatea, Arequipa, Peru

Cerro Verde meategi zaharra, nagusiki kobrea ateratzeko erabiltzen dena, hedapen prozesuan dago gaur egun.

Polanieceko Energia Planta, Polaniec, Polonia

Ia urtebete behar izan zen Polanieceko plantaren Biomasa Blokea eraikitzeko, zeina Poloniako energi industriaren punta-puntako adibidea baita.

Hondakinak errausteko planta, Konin, Polonia

Poloniako erraustegi berriak 94.000 tona hondakin misto erraustu ahal izango ditu, Koningo eskualdean.