Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

RCD Espanyol futbol estadioa, Bartzelona, Espainia

Enkofratu soluzioen eraginkortasuna obran
RCD Espanyol futbol taldearen estadio berria Bartzelonako kanpoaldean dago, Cornellá-El Prat herrian, 36.000 m²-ko orube baten gainean.

Azalpena

RCD Espanyol futbol taldearen estadio berria Bartzelonako kanpoaldean dago, Cornellá-El Prat herrian, 36.000 m²-ko orube baten gainean. Proiektua hiru etapatan garatu zen: Errugbi zelai baten eraikuntza, sektore osoaren urbanizazioa eta, azkenik, estadioaren eraikuntza.

Lehen fasean, guneak 37.751 ikusle hartzeko ahalmena zuen, eta bigarren etapan ahalmen hori handitu zen, 40.500 ikusle kopururaino, hirugarren harmailaren gainean egitura obra garrantzitsurik egin beharrik izan gabe. Estalkiaren egitura 4 habez osatuta dago, gehienez 200 metroko luzerarekin, eta 2 metroko diametroa duten hormigoizko 8 pilaretan bermatzen da.

ULMA soluzioa

Proiektu hau gauzatzea eraikuntzako erronka bat izan zen, obra ezarritako epeetan egiteko lana erritmo oso handian egin behar zelako, akaberak kalitate maila handiei eusteaz aparte. Horregatik erabili ziren sistema errentagarriak, efizienteak eta manipulatzen errazak. CC-4 aluminiozko enkofratua zen horietako bat, lauzak egiteko, eta beste bat ORMA sistema modularra, harmailetako hormak garatzeko.

CC-4 sistemak aluminioaren beraren abantailak eman zituen, esaterako, arintasuna. Produktu horrek ahalbidetu zuen sareta aurretik muntatzea eta ondoren hormigoi xafla botatzea. Elementu eramangarri bakarra dauka, erorketako burua, zeinarekin enkofratze eta desenkofratze lanak azkartu baitziren eta materiala berreskuratzea ahalbidetu, materiala lurrera erortzea galarazita. Obraren errentagarritasuna ziurtatuta geratu zen, izan ere, sistema hori beste batzuekin konbinatuta erabiliz, esaterako VR Mahaiekin eta ENKOFLEXekin (eskaileretan), ekipoak txandakatu ahal izan ziren, eta horren ondorioz material gutxiago behar izan zen.

CC-4 enkofratuarekin, hormigoizko lauzak egin ziren lekuan bertan, eta zurkaizteko, berriz, ALUPROP aluminiozko puntalak erabili ziren, manipulatzen errazak ziren dorreak eratzen zutela. Hala, segurtasunez lortu ziren harmailen goiko aldea zurkaiztean beharrezkoak ziren altuerak.