Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Merkataritza Guneak

Hormigoizko egitura guztietarako irtenbide optimizatua, merkataritza guneen eraikuntzan. ULMA enkofratu sistemen katalogo zabala eskaintzen dugu, aplikazio guztiei kalitate handiko hormigoizko akaberak emateko: Lauzak eta zimenduak, geometria guztietako zutabeak eta hormak.
Lan plataformekin, eskailera dorreekin edo beharrezkoa den aldi baterako edozein aldamiorekin osatzen dugu gure eskaintza.

Marineda Plaza merkataritza gunea, Coruña, Espainia

Marineda Plaza gunearekin Europa osoan dauden merkataritza eta aisialdi guneko azalerarik handienetako bat inauguratu da.

El Corte Ingles, Jaen, Espainia

Merkataritza gune bat eta El Corte Inglesen hipermerkatu bat hartzeko diseinatutako eraikina da.

Nevada Merkataritza Parkea, Granada, Espainia

Eraikinak hormigoizko egitura duten bi solairu ditu, eta hirugarren solairu bat, egitura metalikoarekin.

Materik Merkataritza Gunea, Kiev, Ukrainia

Hiriaren erdialdean kokatua, hiriko jarduerarik handieneko gunean, leku hau ingurunean integratzen da, estilo klasiko eta soilarekin.

Tower Bridge Merkataritza Gunea, São Paulo, Brasil

Tower Bridgek, zeinak 55.000 m² dituen alokagai, gune metropolitanoko merkataritza gunerik handienetako bat da.