Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

El Corte Ingles, Jaen, Espainia

Goi errendimenduko sistemak material bolumen handietarako, ageriko hormigoizko akaberarekin
Merkataritza gune bat eta El Corte Inglesen hipermerkatu bat hartzeko diseinatutako eraikina da.

Azalpena

Merkataritza gune bat eta "El Corte Ingles"-en hipermerkatu bat hartzeko diseinatutako eraikina da. 13.000na m2 -ko trapezoide formako 4 solairu ditu, sestra azpian, non aparkalekuak, instalazioak eta hipermerkatu bat joango diren. Gainera, 6.200na m2-ko beste 5 solairu eta forma irregularreko estalki bat dauzka, non merkataritza gunea joango baita.

ULMA soluzioa

Ekoizpen erritmo handiek hornikuntza plan zorrotz bat, material bolumen handiak, errendimendu handiko eta goi mailako akaberen sistemen erabilera eskatze dituzte, bai eta etengabe jabearen eskakizunei aurrea hartzea ere. Hala, ULMAko talde logistikoak obrako premiak hornikuntza aukerekin eta produktu berrien erabilgarritasunarekin koordinatzen ditu, proiektua markatutako denbora tarteetan materialez hornitzeko.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, produktu berritzaile baten bolumen handiko obra da, CC-4 aluminiozko enkofratuarena, alegia, zeina lauzak enkofratzeko erabili baitzen. CC-4 Enkofratu Horizontala zurkaizteko egokia izan zen ALUPROP erabiltzea, eutsi beharreko karga handiengatik eta altuerengatik, beste eskora batzuk ez baitziren egokiak horretarako. Hala, altuera bikoitzak ere estali ziren, eskora txarrantxatuak erabiliz, sistemak hori egiten uzten baitu. Emaitza gisa, akabera maila handia eta goi errendimendua lortu zen obran.

Obrako sarbideei BRIO eskailerarekin eman zitzaien irtenbidea, pantaila perimetraletatik erabat esekita. 

ORMA enkofratu bertikala ur zuloen horma, itxiturak eta makina gelak, eta zutabeak egiteko erabili zen.