Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Esklusa berria Po ibaian, Italian

2017/03/09
ULMA produktuak zehatz aztertuta eta egoki planifikatu eta txandakatuta, ahalik eta etekinik handiena atera ahal izan da lanari eta tokian bertan egin beharreko lanak murriztu.

Esklusa 1962ko zentral elektrikoaren ondoan dago, eta Cremona eta Piacenza artean berriro nabigazioa egotea ahalbidetuko du, orain arte etenda egon baita, ur emariaren jaitsierarengatik. Ingurunean txertatuta dago, eta Po ibaiaren leheneratze lanen lehen mugarria da.

Ibai gune bat denez eta egitura ahultzea ekiditeko, dartsena modu monolitikoan eta junturarik gabe eraiki da. Egiturak 115 m x 12,50 m ditu, eta 23 metroko sakoneran alboetako zuloetan, eta 4.000 m2-ren gainean eraiki da.

Perimetroko hormak, 30 metro baino gehiagoko altuerakoak eta 6 metroko geruzatan egindakoak, segurtasuneko estandarrak eta bezeroak ezarritako kronograma betez eraiki dira. 320 m baino gehiagoko luzerarekin eta 5.000 m2 baino gehiagorekin, ur mailaren azpitik dauden aurpegi bakarreko hormak, 15 metrokoak, 20na metroko 8 zatitan hormigoitu dira.

Alboko hormak egonkortu ondoren, MK aurpegi bakarreko goratze kontsolak erabili dira, ORMA enkofratu modularrarekin eta enkofratu zirkular doigarriarekin. Sistemak ezin hobeto egokitu dira hormen geometria irregularrera, eta, gainera, kalitate maila handia eman diete. Goratzea 3,5 metroko alturako geruzatan egin da. 37 metroko altuerara iritsi ondoren, BMK aurpegi biko goratze kontsolak erabili ziren. 

Lanerako lekua txikia izan arren eta altuera handiekin eta paraleloan muntatutako beste sistema batzuen oztopoarekin lan egin behar izan bada ere, koordinazioa eta segurtasuna funtsezkoa izan da lanetan.