Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

HWS y ATR, aliatuak altueretan

2014/05/26
Altuera handiko proiektuetan ezinbestekoa da produktu eta gauzatze epeei dagokienez soluzio bikainak ematen dituen lider bat edukitzea.Urteak dira ULMA sektore honetan lanean dabilela eta adituak ditu nazioartean sistema igokarien garapen, aplikazio eta aholkularitzan.Esperientzia horrek eta proiektuaren hasieratik bukaeraraino ematen duen zerbitzu integral, pertsonalizatu eta etengabeak horrelako eraikinetan arrakasta izaten laguntzen die.Bezeroak konfiantza izan du ULMAn eta, konfiantza horren ondorioz, gaur egun martxan daude hainbat proiektu, esaterako,New Yorkeko Hudson Yards-a, Torontoko BayAdelaide East Tower.

Beren ezaugarriak direla-eta, horrelako proiektuek teknologia espezializatua behar dute, egokikorra eta malgua, geometria aldetik dauden premia ugarietara moldatu ahal izateko. ATR Sistema Autoigokaria eta HWS Babes Pantaila Perimetralak ULMAk eskaini eta obra bakoitzaren eskakizunetara egokitzen diren produktuen adibide bat baino ez dira.

Biek hainbat ezaugarri berdinak dituzte eta, horri esker, sistema azkarrak, seguruak eta funtzionalak dira:

  • Forjatuen geometria irregularretara egokitzea.
  • Sistema eta langileak seguru leku garaietako lanetan.
  • Babesa eguraldi txarra denean.
  • Egokikortasuna, bere egitura MK sisteman oinarritzen delako.

HWS

  • Erabilera anitzeko plataformak, integratuak eta babestuak, erabilera hauetarako:beraien gainean lan egiteko, materiala pilatzeko eta jasotzeko, enkofratze mahaiak ateratzeko.

ATR

  • Bitarteko osagarriak jasotzea, esaterako hormigoi banatzaileak, etab.