Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Produktibitatea BIM metodologia garatuz eta inplementatuz

2019/12/07
Eraikuntzan kultura eta harremanak aldatzeko dagoen premiari erantzuten dio BIM metodologiak; zehazki, proiektu bakoitzaren hasieratik bukaerara arte agente parte hartzaile guztiak planifikazio bakarrean batzea ekarriko duen aldaketa premiari.

Eraikin edo azpiegitura baten bizitza ziklo osoan erakinaren edo azpiegituraren informazioa sortzea eta era antolatuan kudeatzea da, berez, BIMa. Proiektu baten esku hartzen duten alderdi guztiek informazio elkartua eta eguneratua eskuratu dezakete denbora errealean, kontsultarako edo ekarpenak egiteko, 3D ereduko datuak ingurune kolaboratzaileetan kudeatzen baitira.

BIM Gauzatze Plan baten bitartez, proiektu bakoitzaren azalpen orokorra, rolak eta erantzukizunak sartzen dira, proietuaren planifikazioa, kudeaketa eta jarraipen zehatzagoa egin ahal izateko bezeroaren ondoan, alde biek egindako aldaketa eta balidazioen trazabilitatea edukita, bitartekoei ahalik eta etekinik handiena aterata, denbora modu eraginkorragoan administratuta,  eta obrako produktibitatea nabarmen handituta.Ekoizpen doituaren kudeaketa ereduarekin edo “lean manufacturing”-arekin guztiz bat etorrita, laneko filosofia honek  onurak dakartza, hala nola ahalik eta baliorik handiena lortzea ahalik eta baliabide gutxien kontsumituz, Prozesu arrakastatsuen identifikazioa estandarizatzeko eta automatizatzeko eta denborak eta kostuak gutxitzeko, ekoizpen lanaren etengabeko hobekuntzak eta efizientzia areagotzen laguntzeaz gain.

ULMAk BIM metodologia garatzen eta inplementatzen jarraitzen du, gero eta eremu zabalagora eta gehiagotara eta askotariko herrialde eta proiektuetara zabaltzeko. Egia da, halere, inplementazio orduak merkatuak berak ezartzen dituela eta, hasiera batean, metodologia hori batez ere herrialde jakin batzuetan eta proiektu konplexuagoetan erabili izan dela; teknikoki eta logistikoki oso zorrotzak diren proiektuetan, non funtsezkoa baita koordinatuta parte hartzen duten agenteek ondo elkar ulertzea eta elkarlanean aritzea.

Valentziako Zientzia eta Arteen Hirian dagoen Agora eraikinaren birgaitzeko lana, Marsellako Velodrome Estadioan dagoen Prado Merkataritza Gunea, Madrileko Caleido eraikina, Varsoviako  Skyliner dorrea eta Mexikoko Lola dorrea dira, esaterako, proiektu horietako batzuk. Denetan, BIM metodologiak kolaboratzaile guztien interakzioa ahalbidetu du, informazioa gardentasunez partekatuta, alderdi guztiek norabide berean ibilita, eta bere bezeroekin eta kolaboratzaileekin harreman iraunkorrak ezarrita, konfiantzan eta hurbiltasunean oinarrituta.

Bezeroarengana bideratuta dagoela kontuan hartuta eta BIM ingurunean eraikuntzaren sektoreko profesionalei beren lana errazteko asmoz , ULMAk askotariko erabilera eta automatismo espezifikoak garatu ditu, tartean dela ULMA enkofratu eta aldamio sistemen liburutegi bat, dohainik deskargatzeko,  software Revit®-en oinarrituta eredu birtualen diseinuetan integratu ahal izateko.  Funtzionaltasun berri horrek zerbitzuari eskainitako gunea osatuko du ULMAren webgunean, eta aberasten joango da produktu berriak sartuz.