Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMAk bere irudia eguneratu du, katalogo orokorra berrituta eta produktu berriak Showroomean erakutsita

2016/06/08
Construction Book izenarekin, ULMAk 250 orrialde baino gehiagoko katalogo orokor berria aurkeztu du, bere produktuen gaineko informazio zabalarekin, tartean bere enkofratu, aldamio eta apeoak direla, bai eta mundu osoan gauzatu dituen 70 proiektu garrantzitsu baino gehiagori buruzko informazioarekin ere. Showroomeko sistemen eguneraketarekin batera kaleratu da dokumentua. Produktuen nobedade guztiak jada ikusgai daude, bezeroak aukera eduki dezan merkaturatzen diren produktuak bertatik bertara ezagutzeko.

Dokumentu bakarrean bildu da enpresaren gaineko informazio eguneratua eta osotua, produktu, soluzio eta aplikazioen azken nobedadeekin, berrikuntzaren aldeko apustu garbi gisa.

Produktuen gaineko dokumentu sorta sendotu eta handitu egin da, soluzio guztietako sistemen segurtasunari buruzko atal berri bati arreta berezia eginez.

Construction Booken asmoa da transmititzea enpresaren nortasun korporatiboa, balioak eta hurbiltasuna, egunero-egunero ULMA presente dagoeneko herrialdeetan lanean diharduten pertsonen hitzen bitartez.

Construction Book ULMAren erakusleiho berria da, izan ere, sektoreko profesionalek bertan kontsultatu ditzakete produktu guztien xehetasunak eta bertan ezagutu dezakete, baita ere,  ULMAko lantaldeak edozein proiektu gauzatzeko duen ahalmena.

Aurkitu SHOWROOMaren berritasunak

Ekitaldi masiboen aurrean, ULMAk uste du bezeroarengandik hurbil egotea zerbait bereizgarria dela. Horregatik berriki eguneratu den Showroomera eraman dira produktuen berritasun guztiak, bezeroek markako produktu guztiak ikusi, ukitu eta frogatzeko aukera eduki dezaten.  Zentzu horretan, interakzioa bultzatu da bisitarien eta sistema autoigokarien lekuan lekuko erakusketaren artean: ATRa, bere bi ohiko aldaeretan, ATR-Ba, kontsola forman, eta ATR-P plataforma; RKS  sistema igokari gidatua; eta  HWS babes pantaila perimetralak. SBU hormarako segurtasun plataforma berria ere badago ikusgai, ULMAk bere sistema guztietan segurtasuna egon dadin hartutako konpromiso sendoaren adibide gisa.

ULMAk obra handiei aurre egiteko duen gaitasunaren erakusgarri gisa, esaterako azpiegitura garrantzitsuen kasuan, MK zertxa sendo berria instalatu da MK-150 eta 360 zinbrien gainean. Laster, erakusketan meategi tuneletarako enkofratu berria egongo da ikusgai: MK orga.

Ingeniaritzako soluzio berrien aldeko apustuaren adibide bat dugu MK eta BRIO sistemen arteko konbinazioa, aldamio zintzilikatu eran. Sistema galvanizatu berriak ere horren adibidea dira:  BIRAMAX enkofratu zirkularra, SP eskoren gama berria, etab.

Asmoa da gune hau bezero bakoitzarentzako tresna izatea, produktu, soluzio eta muntaketa bakoitzaren gainean gehiago ezagutzeko prestakuntza zentro baten antzera.

Guneak  1.700 m2 baino gehiago ditu, eta jada jende askok bisitatu du egin berri den ULMA sistemen katalogo zabala eta eguneratua ezagutzeko.