Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Know Howa

Soluzio errazak proiektu konplexuetarako

Proiekturik konplexuenak ere modu sinplean abiatzen dira, ideia handiak sortzearekin bat, alegia. ULMAn gure bezeroekin egiten dugu lan hasiera-hasieratik, proiekturako soluzioa batera sortzeko eta gauzatu ahala aurrera egin dezan.

Produktuen gama zabala

Enkofratu modularrak eta habedunak, sistema igokariak, obra zibilerako enkofratuak, zinbriak jartzeko eta zurkaizteko sistemak eta fatxadako aldamioak. Gure produktuak moldakorrak izatearen helburua da bezeroari obran segurtasun, errentagarritasun eta ekonomiarik handiena eskaintzea, obraren tamaina eta konplexutasuna edozein dela ere.

Aniztasun geografikoa

25 filial baino gehiago ditugu mundu osoan estrategikoki banatuta. Azpiegitura egokiak dituzte eta ahalik eta lasterren zerbitzu tekniko, logistiko eta stockak eskaintzeko gai dira.

I+G+b

Balio erantsia eta ideia berriak sortzeko bide berriak esploratzeko beste ahalegin garbi bat. Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako programa etengabea daukagu, eta berari esker kalitateko material, produktu eta zerbitzuak eskaini ditzakegu.

Ideiatik soluziora. Prozesu osoan bezeroaren ondoan gaude bere premiak kudeatzen eta premia horietarako irtenbideak bilatzen laguntzeko. Gure teknikari eta pertsonen ahalmen eta inplikazio osoa bezeroen zerbitzura jartzen dugu. Gure lehiakortasuna gure produktuak, prozesuak eta zerbitzuak berritu eta etengabe hobetzeko dugun gaitasunean datza.

Produktuak obran jartzean, gure proiektu ingeniariek beharrezko ikerlanak egiten dituzte eta bezeroarekin batera obra ezin hobe gauzatzeko modua aztertzen dute. Balio erantsia, funtsean, gure sistemen diseinurako eta aplikaziorako teknologiak ezagutzea eta menperatzea da.


Hurbiltasunari eta profesionaltasunari esker, diziplina anitzeko lantalde baten bitartez zerbitzu integrala eskaini dezakegu, tratuan oso hurbila eta, funtsean, bezeroari adi entzutean datzana. Proiektua garatzeko fasetik bukaerako entrega unera arte lagundu eta aholkatzen diogu, beti gure produktuen kalitatearen alde eginez eta materiala adostutako epeetan entregatzea erronka izanik. Inplikatu egiten gara obraren plangintza eta ikuskapenik hoberena edukitzeko, denbora eta lana aurreztuta.


Segurtasuna da ULMAren zutabe nagusietakoa. Eraikuntza, berez, jarduera arriskutsua da eta, gure konpromisoaren zati bat den heinean, langilea gure produktuak manipulatzen eta obretan muntatzen seguru egotea bermatzen duten sistemak diseinatzen ditugu. Izan ere, bezeroaren esku jartzen dugu gure produktuak egoki erabili eta muntatzeko behar duen dokumentazio guztia. (Kontsultatu Muntatzeko Jarraibide Teknikoak)

Egunero-egunero langileen eta hirugarrenen erabateko babesa, babes indibiduala eta kolektiboa bermatzen ahalegintzen gara. Bai proiektu fasean bai obra gauzatzen ari denean, segurtasuneko bitarteko guzti-guztiak erabiltzeko gomendatzen zaie bezero guztiei. Gainera, aparteko beste berme bat ere eskaintzen dugu: gure produktuei akreditutako enpresek, GSVk eta AENORek esaterako, emandako egiaztagiriak.(Ikusi egiaztagiriak eta homologazioak).

Gure sistema guztiek segurtasuneko elementuak dituzte, bai muntaketarako bai obran erabiltzeko. ULMAn bi helburu nagusi ditugu gure enkofratu, aldamio, zinbria eta gure katalogoko beste produktuak aztertu, diseinatu eta garatzen ditugunean:

  • Produktuaren kostu eta errendimenduaren irizpideak.
  • Segurtasuneko irizpide zorrotzak.