Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Aldamioen muntaketa

ULMAn espezialistak gara aldamioak kalitate eta segurtasuneko estandar handienekin muntatzen. Europako araudia zein 2177 ED eta eraikuntzaren hitzarmena betetzen ditugu. ULMA aldamioarekin egin daitezkeen muntaketa aukera guztiak dokumentatuta eta erregistratuta ditugu, bai eta kasu bakoitzean kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak ere.

Langileen eta hirugarrenen erabateko babesa, babes indibiduala eta kolektiboa bermatzen ahalegintzen gara. Horretarako, gure sistema guztiek segurtasuneko elementuak dituzte, bai muntaketarako bai obran erabiltzeko.

Aldamioak muntatu behar ditugunean, muntaketa plana zehaztasunez aztertzen dugu, gunea inguratzen dugu eta muntaketa eta material pilaketarako guneak seinaleztatzen ditugu. Muntatzaile profesionalek legeak eskatzen dituen babes neurri guztiak ezagutu eta aplikatzen dituzte eta aldamioa muntatzen hasteko segurtasun estandarrak hitzez hitz betetzen dituzte.

 

Aldamioen muntaketa