Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingeniaritza eta Aplikazioa

Proiektuak konplexuak izan daitezke; irtenbideak ez, ordea
Proiektuak konplexuak izan daitezke;  irtenbideak ez, ordea

Produktu estandarra

Gure sistemak moldakorrak direnez, gure bezeroen eskakizunetara egokitu dezakegu irtenbidea.

3D diseinua

Geometria ezberdinetarako irtenbideak ematea ahalbidetzen du, oso modu bisualean, eta errazagoa da proiektua gauzatzeko fase bakoitza xehetasunez planifikatzea.

Azterketa teknikoa

Proposatutako irtenbidea egokia izatea bermatzen du eta proiektuaren eskakizun funtzional eta teknikoak betetzen dituela egiaztatzen du.

BIM. Planifikazio metodologia aurreratua

Denbora eta kostuak ahalik eta gehien optimizatzen uzten digu prozesu osoan, hasieratik bukaeraraino. Helburua da proiektuaren errentagarritasuna hobetzea.

Egitura bakoitzaren gauzatze sekuentziaren analisia

Egitura mota bakoitzerako beharrezkoa den pieza kopuru zehatza identifikatzen uzten digu, material bidalketen eta itzulketen sekuentzia egokia planifikatu ahal izateko.

Planifikazioaren jarraipena, kontrola eta egokitzapena

Proiektuak egunero egiten duen aurrerapenak markatzen du erritmoa. Proiektuaren egunerokora egokitzeko prest gaude.

2D planoak garatutako irtenbidea ikusteko.

Proiektu konplexuetan, 3D eredua, gure proposamena errazago aztertzeko.

Materialen zerrenda. Proiektuaren zerrenda orokor bat, eta materialen zerrenda zehatz bat egitura mota bakoitzerako.

Erabiltzaileentzako gidak eta 3D animazioak produktuen eta haien muntaketaren gaineko informazio zehatzarekin.

Produktuen egiaztagiriak eta homologazioak.

Mundu osoan ematen dugu zerbitzua. Kontsultatu zure herrialdean ditugun zerbitzuak.