Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BRIO Norabide anitzeko aldamioa

Malgutasun eta egonkortasun handiko aldamioa. Fatxaden era guztietako geometrietara ezin hobeto moldatu daiteke, azkar eta erabat seguru. Produktu egiaztatua.
Malgutasun eta egonkortasun handiko aldamioa. Fatxaden era guztietako  geometrietara ezin hobeto moldatu daiteke, azkar eta erabat seguru. Produktu egiaztatua.

BRIO norabide anitzeko aldamioa, funtsean, oin bertikalak dira, 50 cm-tik 50 cm-ra diskoak dituztenak, aldamioaren elementu guztiak errazago muntatzeko eta aldamioari zurruntasun eta egonkortasun handia emateko. 

Aldamioak EN 12810-1/2 eta EN 12811-1/2/3 arauen araberako egiaztagiriak ditu.

    Fatxadak estaltzea / geometria irregularrak

    Fatxada erregular eta irregularretako lan plataforma eta sarbideetan erabili ohi dira.

    Aldamio dorreak

    • 12 m-ko lan plataformak ere onartzen dituzte, egonkortzerik gabe.
    • Finkoak edo mugikorrak.
    • Jaso daitezke eta garabiz lekuz aldatu ere bai.

    Eskailerak            

    • Edozein puntutara seguru iristeko modua
      • 3 x 1,5 (4 oin) plataforma gehigarriarekin edo eskailera buruko plataformarekin.
      • 3 x 1,4 (6 oin)
      • 3,4 x 1,5 (8 oin)
    • Abantailak
      • Altuera handietara iritsi daiteke.
      • Garabiz lekuz aldatu daiteke.
      • Sarrerako azalera egonkor eta segurua.
      • 0,70 m eta 1,02 m-ko zabalerak eskaileretan, premien arabera.
      • Lurrera jaisteko hainbat aukera.
      • Eskailerak aldamiora atxikita muntatuta.

    BRIO aldamio zirkularra

    Geometria kurbatuak egiteko aukera. Segurtasun handia edozein lan motatan (industriako mantentze lanak...).

    Estalkiak

    Gune gardenak, erosoak eta babestuak bermatzen dituzte birgaitze lanetan, pabiloietan, etab. Lurrean muntatzen dira aldez aurretik eta gero garabiz igotzen dira.Elementuak:BRIO aldamioen habe eta oinarriak, estaldurako xaflak eta elementu estandarrak.

    Teilatu ertzaren babesa

    Teilatu ertzaren babeserako soluzioa, inguruan sare edo metalezko itxitura bat jarri beharrik gabe. Ertzaren babesa NF markaren erregelamenduaren arabera egiaztatuta, C klaserako EN 13374:2004 arauan oinarrituta.

    Pasabide / Eskailera publikoak

    Behin-behineko egiturak, premia bakoitzerako zabalera egokiekin. Oinezkoak seguru igarotzea ahalbidetzen dute.  

    • Egokikorra eta malgua. Egitura posible ugari.
    • Muntatzen azkarra eta erraza, osagai gutxirekin.
    • DORPA bastidore aldamioarekin bateragarria (elementu ugari dituzte berdin).
    • Korrosiotik babestuta, beroan galbanizatuta baitago:Gainazalen akabera bikaina eta oso iraunkorrak.
    • Segurtasuna:
      • Muntaketa baranda babes kolektiborako. Beheko mailatik muntatuta eta goiko mailara igotzeko unean erortzeko arriskutik babestea.Segurtasun oina EN795 arauaren arabera egiaztatuta (ez erortzeko babesa ainguraketarako gailuetan).
      • Barandak kanpo zein barruko babeserako. Sarbide seguruak, tranpala duten plataformen bidez edo eskailerak atxikita dituztenen bidez (aldamioaren altueraren arabera).
      • Hirugarrenentzako babesa: oinezkoen pasalekuak eta biserak.oinezkoak eta ibilgailuak oztoporik gabe ibil daitezke, inolako arriskurik gabe.
      • Plataforma ez labainkorrak eta kate orratz erako sistema segurtasun larakoarekin (ustekabeko mugimenduak oztopatzeko).