Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prestazio handiko enkofratuak

ULMAk enkofratzeko sistemen gama zabala du, hormigoiari aurreikusitako eran edo nahi den eran forma emateko eta hormigoia gogortu arte forma horri eusteko. ULMA etxeko enkofratu modularrek zein habeen enkofratuek egonkortasuna ematen dute eta sendotze elementuak egoki jartzea bermatzen dute, bai eta hormigoia kolpeetatik eta tenperatura aldaketetatik babestu eta hormigoiaren osagaiak galtzea eragotzi ere.

Horma eta zutabeen enkofratuak

Hormen eta zutabeen enkofratua, aurpegi bateko enkofratuak, enkofratu zirkularra eta enkofratu osagarriak, hormigoizko hormak, zutabeak, hastialak, zimenduak, zapatak, estribuak eta beste elementu batzuk eraikitzeko.
Hormigoizko enkofratu sistemen gama zabal bat, eraikuntza proiektu mota guztietarako.  

Enkofratu igokariak

Enkofratu sistema autoigokariak, gidatuak eta ohikoak, altuera handiko hormetarako. Dorreak, etxe-orratzak, nukleoak, zubien pilareak, pilonoak eta presak eraikitzeko egokiak.
Perimetroko segurtasun pantailak ere baditugu altuera handiko eraikinak eraikitzeko lanetan erorikoetatik babesteko.
ULMA Constructionen hormen enkofratuekin konbinatu daitezke.  

Lauzako enkofratuak

Habeen enkofratuak, modularrak, kubetadunak eta aluminiozkoak, hormigoizko lauzak eraikitzeko.
Edozein eratako aplikaziotarako balio dute: lauza handiak, trinkoak eta arinduak, inklinatuak, zintzildurako habeak, erremateak, kapitelak, hegalak, etab.
Hormigoizko akabera bikainak. Segurtasuneko estandarrak bermatuta langileentzat.

Zubien enkofratuak

Azken belaunaldiko teknologia enkofratuetan eta zinbrietan, zubiak eta biaduktuak errentagarritasun handienez eraikitzeko.
ULMA Constructionek era guztietako zubien premiei erantzuten die. Enkofratu sistema egokikorrak, zubi egitura bakoitzerako optimizatuak.

Tuneletako enkofratuak

Teknologiarik gorena tunelen eraikuntzarako enkofratuetan.
ULMA Constructionen tunel faltsuak eta meategiko tunelak eraikitzeko metodoetan espezializatuta gaude.
Enkofratu orga alokagarria, segurtasun maila handia ere bermatzen duena.

Eskorak eta zinbriak

Karga ahalmen handiko puntalen eta zinbrien sistema, forjatuak, zubi taulak, kapitelak, tuneleko gangak edo apeoa erabiltzea eskatzen duen beste edozein egitura eraikitzeko. 
Altzairuzko eta aluminiozko puntalak, zinbria arinak eta karga handiko zinbriak dauzka sistemak.

Egurrezko habeak eta taulak

Karga ahalmen optimizatua duten egurrezko taulak eta habeak, obrako hainbat aplikaziotarako.
Berrerabilpen ugari ahalbidetzen dute, enkofratu sistemaren erabilera optimizatzeko.