Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

DORPA Bastidore aldamioa

Errendimendu handiko aldamio modularra, erraz eta azkar muntatzen dena. Fatxadako lanetan erabateko segurtasunez erabiltzeko bereziki aproposa. Produktu egiaztatua.
Errendimendu handiko aldamio modularra, erraz eta azkar muntatzen dena.  Fatxadako lanetan erabateko segurtasunez erabiltzeko bereziki aproposa. Produktu egiaztatua.

DORPA aldamioa fatxadak estaltzeko multzo modularrak dira, langaluze, diagonal eta plataformez lotutako bastidoreek osatuak.

EN 12810-1/2 eta EN 12811-1/2/3 araudi europarren arabera egiaztatuta dago.

  • Muntatzen azkarra eta erraza, tresnarik gabe eta osagai gutxirekin.
  • Segurtasuna:
    • Muntaketa baranda babes kolektiborako. Beheko mailatik muntatuta eta goiko mailara igotzeko unean erortzeko arriskutik babestea. Segurtasun oina EN 795 arauaren arabera egiaztatuta (ez erortzeko babesa ainguraketarako gailuetan).
    • Barandak kanpo zein barruko babeserako. Sarbide seguruak, tranpala duten plataformen bidez edo eskailerak atxikita dituztenen bidez (aldamioaren altueraren arabera).
  • BRIO norabide anitzeko aldamioarekin bateragarria (elementu ugari berdinak dituzte).
  • Korrosiotik babestuta, beroan galbanizatuta baitago: gainazalen akabera bikaina eta oso iraunkorrak.
  • Zabalerak premia desberdinetara egokituta (0,70 m eta 1,02 m).
  • Plataforma ez labainkorrek eta bastidoreek beraiek ustekabeko mugimenduak egitea eragozten dute.
  • Aldamio arina, diseinu optimizatuduna.
  • Hainbat altueratan laneko mentsulak edukitzea ahalbidetzen du.