Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lege oharra

Irakurri arretaz dokumentu hau.Bertan datoz www.ulmaconstruction.com URLan dagoen ULMA C y E. S. Coop.en webgunean (aurrerantzean “Webgunea”) sartu eta nabigatzeko Lege Oharra eta Erabiltzeko Baldintzak.

Webgune honetan sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak Lege Ohar honetan jasotako baldintza guztiak berariaz eta erabat onartzen direla esan nahi du, idatziz egindako eta izenpetutako edozein kontratuk duen balio eta eraginkortasun bera baitu.

Webgunera sartu, nabigatu eta erabiltzen duen orori dokumentu honetan ezartzen dena errespetatzeko eta betetzeko eskatuko zaio.Dokumentuan jasotako baldintzekin ados ez bazaude, ez zaitez Webgunean sartu, ez nabigatu, eta ez erabili.

KONPAINIAREN SARRERA ETA DATUAK

ULMA C y E, S. Coop. sozietate bat da, F-20-023065 IFZ dauka, eta egoitza Otadui pasealekua, 3 – 20560 Oñati (Gipuzkoa) helbidean du; horrez gain, Euskadiko Kooperatiba Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, 37-B folioan.

ULMA C y E, S. Coop.ekin zuzenean eta eraginkortasunez harremanetan jartzeko, contact@ulmaconstruction.com helbide elektronikora jo dezakezu.

WEBGUNEAREN XEDEA

Webgune hau informaziorako baino ez da, eta ez da inola ere bertan azaldutako arloetako edozeini buruz aholkuak eskuratzeko bide bat; izan ere, horretarako erabiltzaileak ULMA C y E, S. Coop.era jo beharko du.

Webgune honetako edukiak orokorrak dira ezinbestez eta nahitaez, eta ez dira inola ere aholkularitza profesionalerako ematen den zerbitzu bat, horrelako zerbitzuak emateko erabiltzaile bakoitzaren egoera eta baldintza bereziak ezagutu eta aztertuta egin beharko baita.

ULMA C y E, S. Coop.ek beretzat erreserbatzen du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe bere webguneko edukian edo konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Erabat debekatuta dago orri hau manipulatu eta aldatzea, aurretik ULMA C y E, S. Coop.ek horretarako baimena eman ez badu behintzat, eta, beraz, ULMA C y E, S. Coop.ek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko hirugarrenek egindako manipulazio edo aldaketengatik. 

Horren ondorioz, ULMA C y E, S. Coop.ek, bere ordezkariek, profesionalek edo enplegatuek ez dute inolako erantzukizunik beren gain hartzen erabiltzaileek web orri honetan dauden informazioak eta edukiak erabiltzeagatik eta horiek modu pertsonalean edo enpresa gisa emandako iritzi edo erabakiak oinarritzeko edo babesteko egindako erabileragatik.

Web orri honen erabiltzaileak, bertan sartzen direnean, behartuta daude trafikoaren legeek eta erabilerek diotenarekin bat etorriz erabiltzera, eta erantzule izango dira ULMA C y E, S. Coop.en aurrean edo hirugarrenen aurrean, obligazio hori ez betetzeak ekar ditzakeen edozein kalte eta galerarengatik.

Web orri honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, bai eta ULMA C y E, S. Coop.en jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan eragindako kalte eta galerek legez dagozkien ekintzak gauzatzea ekarriko dute eta, kasua bada, ekintza horiek gauzatzetik eratorritako erantzukizunak.

WEBGUNEAREN EDUKIA

Webgunean sartutako informazioa oinarri juridiko irmo batean oinarrituta garatu bada ere, ez dauka zertan sakona, osoa, zehatza izan edo eguneratuta egon, informazio hori araudian, jurisprudentzian edo kontuan hartutako beste dokumentu interesgarri batzuetan gertatu daitezkeen aldaketen menpe dagoelako.

Webgune honen bitartez emandako informazioaren erabilera erabiltzailearen beraren erantzukizuna da eta berarena baino ez; ULMA C y E, S. Coop., ordea, ez da inola ere erantzule izango informazio horretan egon daitezkeen akats edo omisioengatik, ez eta informazio horri eman ahal zaion aplikazio edo erabilera zehatzagatik ere.

EGILE ESKUBIDEEN ETA JABETZA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEEN KLAUSULA

Webgune honen edukia egile eskubideen klausula baten menpe dago; hori horrela, ez dago baimenduta eduki horiek erreproduzitzea, ULMA C y E, S. Coop. titularrak aurretiaz baimena ez badu behintzat.

Hemen sartu daitekeen hirugarrenen gaineko informazioa hirugarren horiek dituzten jabetza intelektualeko eskubideez ematen diren oharren menpe dago.

ULMA C y E, S. Coop. erregistratutako firma bat da eta erabat debekatuta dago firma hori erabiltzea.

www.ulmaconstruction.com webgunearen eta bertan dauden elementu guztien jabetza intelektualeko eskubideak ULMA C y E, S. Coop.en titularitatepekoak dira, berariaz aurkakoa adierazi ezean.

Webgune honetan sartzea edo erabiltzea ez da inola ere hartuko ULMA C y E, S. Coop.en titularitatepeko edo jabetzako edozein aktibo erabiltzeko lizentziatzat, ez eta aktibo horien gaineko eskubidetzat ere.

WEBGUNEAREN ERABILERA

Erabiltzaileak hitz ematen du webgune hau legeek eta baldintza orokor hauek ezartzen dutena betez erabiliko duela.Erabiltzailea behartuta dago, halaber, Webgunea legez kanpoko helburu edo ondorioetarako ez erabiltzera, edo baldintza orokorretan ezarritakoaren kontra doazen helburuetarako ere ez.

Zerbitzuak erabiltzerakoan, Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauekin ados dagoela adierazten du, eta hitz ematen du www.ulmaconstruction.com webguneak ematen dituen zerbitzuen bitartez modu batean edo bestean indarreko legeriaren kontra doan edozein material ez zabaltzeko, transmititzeko edo hirugarrenen esku jartzeko.

KOMUNIKAZIOREN GAINEKO LIZENTZIA

Erabiltzaileak Webgunearen bitartez, Webgunean horretarako erabilgarri jarritako kanalen bidez, ULMA C y E, S. Coop.i edozein motatako informazioa bidaltzen badio, adierazi, bermatu eta onartu egin beharko du informazio horrekin ez duela jabetza intelektualari, markari, patenteari edo sekretu komertzialari lotutako inolako eskubiderik hausten, ez eta hirugarrenen beste eskubideren bat ere, eta informazio hori ez dela konfidentziala eta ez diela hirugarrenei kalterik egiten.

Erabiltzaileak onartu egiten du berak zuzenean edo bere izenean egiten dituen komunikazioen erantzulea dela eta ULMA C y E, S. Coop. erantzukizun horretatik kanpo uzten duela. Erantzukizun horretan komunikazioaren zehaztasuna, legaltasuna, originaltasuna eta titulartasuna ere sartzen dira, inolako mugapenik gabe.  

ESTEKAK

Beste webgune batzuetarako estekak

Webgunean erabiltzaileak beste web orri batzuetan sartu ahal izateko botoi, esteka, banner eta antzekoak badaude, horiek hirugarrenek kudeatuko dituzte.ULMA C y E, S. Coop.ek ez dauka ez ahalmenik ez giza bitartekorik ezta bitarteko teknikorik ere beste webgune batzuek emandako eta bere Webgunetik sarbidea duten informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak ezagutu eta kontrolatzeko, ezta horiei denei onespena emateko ere. 

Ondorioz, ULMA C y E, S. Coop.ek ezingo du inolako erantzukizunik bere gain hartu Webguneari esteka bidez lotuta dauden beste web orriei buruzko alderdien gainean, zehazki, adibide moduan eta ez bakarrik horretan, Web orri horretako produktu eta zerbitzuen funtzionamenduaren, sarbidearen, datuen, informazioaren, fitxategien, kalitatearen eta fidagarritasunaren, bere esteka propioen edo bere edozein edukiren gain, oro har. 

Zentzu horretan, erabiltzaileek hirugarrenen webguneen bitartez egiten den jardueraren bat legez kanpokoa dela jakingo balute, berehala jakinarazi beharko liokete ULMA C y E, S. Coop.i, webgune horretarako esteka desgaitzeko.

Webgunetik kanpoko beste webgune batera sartzeko edozein esteka ezartzeak ez du esan nahi harremanik, lankidetzarik edo menpekotasunik dagoenik ULMA C y E, S. Coop. en eta kanpoko webgunearen arduradunaren artean. 

Beste webgune batzuetan Webgune honetan sartzeko dauden estekak

Edozein erabiltzailek, erakundek edo webgunek Webgune honetan sartzeko estekarik ezarri nahiko balu, honako baldintza hauek bete beharko lituzke:
Esteka bakarrik Webgunearen Orrialde Nagusira edo Homera sartzeko izango da, ULMA C y E, S. Coop.ek berariaz eta idatziz beste zerbait baimendu ezean.

Esteka erabatekoa eta osoa izan behar da, hau da, Erabiltzaileak esteka horretan klik bat eginda Webgunearen URL helbidera bertara joango da eta Webgunearen orrialde nagusiaren pantailaren zabalera osoa hartu beharko du.ULMA C y E, S. Coop.ek berariaz eta idatziz baimendu ezean, esteka egiten duen Webguneak ezingo du erreproduzitu Webgune hori, edozein modutan, ezta ere Webgunearen zati gisa gehitu edo bere “frame”-etako batean sartu edo “browser” bat sortu Webgunearen edozein orrialderen gainean.

Esteka ezartzen duen orrialdean ezingo da inola ere adierazi ULMA C y E, S. Coop.ek esteka horretarako baimena eman duenik, berariaz eta idatziz adierazi ez badu, behintzat. Webgune honetara sartzeko esteka bere webgunean egoki ezarrita duen erakundeak marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa, slogana edo ULMA C y E, S. Coop. i edota Webguneari buruzko edozein identifikazio elementu jarri nahiko balu, aurretik berariazko eta idatzizko baimena eduki beharko luke horretarako.

ULMA C y E, S. Coop.ek ez du baimena ematen legez kanpo edo legez kontra dauden edo umilgarriak eta lizunak diren material, informazio edo edukiak dituzten eta, oro har, morala, ordena publikoa edo onartuta dauden gizarteko arauen kontra doazenak web orrietatik Webgunera sartzeko esteka bat ezartzeko.

ULMA C y E, S. Coop.ek ez dauka ahalmenik ezta giza bitartekorik eta bitarteko teknikorik ere, Webgunerako sarbidea duten beste webgune batzuek emandako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak ezagutu eta kontrolatzeko, ezta horiei denei onespena emateko ere.Horren ondorioz, ULMA C y E, S. Coop.ek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko Webgunean sartzeko esteka duen beste web orriari buruzko alderdien gainean, zehazki, adibide moduan eta ez bakarrik horretan, web orri horretako produktu eta zerbitzuen funtzionamenduaren, sarbidearen, datuen, informazioaren, fitxategien, kalitatearen eta fidagarritasunaren, bere esteka propioen edota bere edozein edukiren gainean, oro har.