Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure bezeroek dituzten premiei erantzutea, etorkizuneko baliabideak arriskuan jarri gabe

1 - Misioa

Gure MISIOAn jasota dugunez, gure enpresa proiektua gizartearekin arduratsua izan behar da, eta ingurumena errespetatu behar du.

“…Enpresa proiektu iraunkorra, erakargarria eta gizartearekin arduratsua.”

2 - Bizi zikloaren analisia

Ingurumenerako onak diren aldeak bilatzen ditugu prozesu guztietan: garraioa, biltegiratzea, manipulazioa, erabilera eta mantentze lanak, berrerabiltzea, etab.

3 - Produktuen diseinua eta fabrikazioa

Bai gure produktuak bai produktu horiek fabrikatzeko prozesuak egiaztatuta daude ISO 14001 Ingurumeneko Arau Internazionalaren arabera.

4 - Lehengaiak

Batez ere altzairu birziklatua eta PEFC (Programme of the Endorsement of Forest Certification Schemes) zaintza katearen eta FSCTM (Forest Stewardship Council) egiaztagiriak dituen egurra erabiltzen ditugu.

5 - Azterketa teknikoak

Proiektu bakoitzean ahalik eta material gutxien kontsumitzeko egiten ditugu azterketa hauek. BIM erremintak erabiltzen ditugu, baliabideak optimizatzen eta ingurumeneko inpaktua murrizten uzten dute eta.

6 - Ekonomia Zirkularreko politikak

Produktuak diseinatzean, kontuan hartzen dugu produktuek iraun egin behar dutela eta alokatzeko dugun material ugariak ahalik eta gehien erabiltzeko moduan egon behar duela.

7 - Produktu birziklagarriak

Produktuen %98 berrerabilgarria da, eta portzentaje handian birziklagarria, material bizigabeak baitira.

8 - Bezeroekiko lankidetza

Bezeroei ingurumeneko eskakizunak betetzen laguntzen diegu: BREEAM, LEED, etab.