Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

ATR Sistema autoigokariak

Automatikoa, segurua eta fidagarria

ATR enkofratu sistema autoigokaria enkofratuari eusteko egitura bat da, hormak eta beste egitura bertikal batzuk garabiarekin eraikitzeko (mekanismo hidraulikoak eta mekanikoak). Masta eta kontsolak eta enkofratuak hormaren gainean osatzen duten multzoa behin eta berriz jasota lortzen da sistemak gora egitea.

ATR-B Kontsola autoigokaria

Enkofratu sistema autoigokariaren kontsolaren konfigurazioan, atzeraematea (70 cm) kontsolan bertan kokatutako orgen bitartez egiten da. Doitze elementuak ere baditu, enkofratua bertikalki dagoela egiaztatzeko eta enkofratua horizontalki eta bertikalki posizionatzeko. Bi plataforma sortzen dira; bata, laneko nagusia (2,5 metroko zabalera) eta, bestea, sistema hidraulikoari eragiteko. Horrez gain beste 3 plataforma dira posible, hormigoia botatzeko, elementuak berreskuratzeko eta beste zeregin batzuetarako.

ATR-N Kontsola autoigokari estua

1,75 eta 2,5 m arteko zabalera duten hormen arteko hutsune estuetan erabiltzen da, han ezin baita ATR-B kontsola erabili. Enkofratua goiko egitura batetik zintzilikatuta dago, desenkofratze, atzeraemate eta posizionatze lanak ahalbidetzeko.

ATR-P Plataforma autoigokaria

Neurriak, kargak edo geometriak direla-eta zenbait hutsune edo zulotan kontsola autoigokariekin baino soluzio optimizatuagoa lortzen da plataforma hauekin.

Egitura MK profilen bitartez eratzen da. Hainbat geometria har ditzake, bai eta enkofratua atzera emateko sistema bat baino gehiago ere (orgak edo zintzaldurako egiturak). Obrako elementu lagungarriei eusteko egiturak ere muntatu daitezke plataforma horiekin, esaterako hormigoia botatzeko makinei eta garabi txikiei eusteko egiturak.

  • Malgua eta balio anitzekoa, altuera handiko eraikuntzetan egon daitezkeen premia mota guztietarako.
  • Moldakorra, MK sistemaren osagaiei esker:Itxiturak, plataformak sortzea, segurtasuna eta konoen berreskurapena.
  • Ia erabateko autonomia garabiarekiko. Enkofratua, laneko plataformak eta hormigoi banatzailea batera igotzea ahalbidetzen du.
  • Bultzada hidraulikoa:Garabiarekin igotzeko ohiko sistemek baino errendimendu handiagoa dute. Gauzatze erritmo oso handiak.
  • Operatiboa, baita baldintza meteorologiko txarretan ere.
  • Segurtasuna jasotzean eta altuera handietan manipulatzean.
  • Hormaren geometria konplexuetara egokitzeko modukoa.
  • Laneko plataforma zabalak eta babestuak. Sarbide seguruak.
  • Karga ahalmen handia.
  • Zilindro bakoitzaren lan karga banan-banan kontrolatzea ahalbidetzen du.
  • Zentral hidraulikoa. Gehienez 12 zilindrori batera eragiteko gai da. Multzo handiak igotzea ahalbidetzen du.
  • Kontsolak horman ainguratuta, hormigoian sartutako konoen bidez (karga horizontalak eta bertikalak xurgatzen dira).
  • Atzeraemateko orgak enkofratu panelen artean lan egiteko.
  • Osagarri nagusiak, gama osokoak berak. Enkofratu bertikal guztiekin eta MK sistemarekin bateragarria.