Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

ENKOFORM V-100 Egurrezko habedun enkofratua

Malgua, balio anitza, osoa

ENKOFORM V-100 sistema errendimendu handia eta akabera bikainak eskaintzen dituen enkofratua da, eraikuntza eta obra zibiletako edozein egitura bertikalarekin alderatuta: Hormak, pilareak, estribuak, zutabeak, etab. Aurretik panelak muntatzea eskatzen du (txarrantxa metalikoak eta egurrezko habeak, taulari eusteko). Panelak neurrira egiten dira, premien arabera.

  • Forma: Neurrirako panelak egin daitezke, behar dena baino ez, beti pieza estandarrak erabilita.
  • Neurria: Egituraren ezaugarrien arabera, panelei nahi den altuera eta zabalera eman ahal zaie. Panelaren area maximoa: 36 m2.
  • Akabera: Kalitate bikaina lortu daiteke ageriko hormigoizko akaberan, bai eta aurrez zehaztutako marrazkiak ere.
  • Hormigoiaren presioa: Behar den hormigoiaren presioaren arabera, panelen konfigurazioa aldatu daiteke, habe eta txantxarren arteko tartea aldatuz.

  • Moldakorra eta balio anitzekoa, edozein geometriatarako.
  • Hormigoizko akabera bikainak  Forma ematen erraza, arkitektoak zehaztutako hormaren marrazkiaren eredua lortzeko.
  • Enkofratu optimizatua, zehaztutako hormigoi presioaren arabera.
  • Taula, erraz ordeztu daitekeena hondatuz gero.
  • Lotura erraza txarrantxa eta egurrezko habeen artean.
  • Osagarri estandarrak, ULMA beste enkofratu batzuek dituztenak berak: Egonkortzaileak, igotzeko kontsolak, ainguraketak, etab.
  • Garraiatzeko bolumen txikiagoa, osagaiak desmuntatuta garraiatzen direnean.
  • Konpentsazio elementu kopuru minimoa panelen artean.
  • Segurtasuna bermatuta. Erraz muntatzen diren babes elementuak.
  • Panelen arteko lotura erraza eta hermetikoa, panelak lotzeko lokailuari esker.
    • Zuzentzailea da, muntaketan gerta daitezkeen desbideraketak gutxituta.
    • Taulen ertzak gutxiago hondatzen dira, lokailuaren eta buloiaren diseinuari esker (bere zati konikoak panelak hurbiltzen ditu eta zati zilindrikoak posizioa finkatzen du).
  • ENKOFORM VMK. Egurrezko habedun emkofratu bertikala, MK sistemarekin. Funtsean, desberdintasuna da azken honetan MK txantxarrak erabiltzen direla.