Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Axel Springer argitaletxearen bulego berriak

2018/07/26
Axel Springer argitaletxeak Berlinen duen etxe-orratz enblematikoak 50 urte egin ditu eta urteurreneko une hori aukeratu da argitaletxearen bulego berriak eraikitzeko, zeinak 2020an 3.500 langile hartuko baititu.

Eraikina Rem Koolhaas arkitekto ospetsuak diseinatu zuen, OMA arkitektura estudioan, eta bere egiturak 30 metroko luzera duen atari bat dauka errezel itxurako horma batekin eta hiru dimentsioko elementuekin, eraikinaren erditik diagonalean kokatuta.

 Hurbiltasuna, gako

Eraikinaren eskakizun arkitektonikoek enkofratu eta aldamioen irtenbide integrala eskatu dute, bai eta laguntza tekniko eta logistikoa eta aholkularitza ere, proiektuaren hasieratik gauzatu arte. ULMAk irtenbide globala eskaini du.

Bezeroaren eta ULMAren arteko hurbiltasuna eta etengabeko komunikazioa dira proiektu honen arrakastaren alderdi garrantzitsu bat. Horrekin saihestu da eraikitze prozesuan botila lepoak eta atzerapenak egotea.  

Eraikitze prozesua optimizatzea izan da premisetako bat. Bezeroak eta ULMAk lana elkarrekin egiteak enkofratze zikloa planifikatzea ahalbidetu du. Horretarako, obra 4 sektoretan banandu da. Enkofratze sistema guztiak (nukleorakoa, lauzarakoa eta pilareetarakoa) txandakatu egin dira gune batetik bestera erlojuaren orratzen noranzkoan eta horrela material guztiak errentabilizatu dira.

Arkitekturako proiektu zorrotza

Proiektuak oso dimentsio handia dauka: hondeaketa lanen lehen 3 hilabeteetan 5.500 kamioi inguruk 75.000 m³ lur garraiatu dute. Hondeatutako lurpeko gunea enkofratzeko eta egonkortzeko, EUC aurpegi bateko zertxak erabili dira perimetro osoan. 8,10 m-ra arteko zertxak izan dira eta beraiekin batera ORMA enkofratu modularra erabili da. Goratzeko kakoari esker enkofratu multzo handiak mugitu ahal izan dira garabiarekin, horrela lan denborak murriztuta.

Eraikinak dituen 13 solairuetatik, lehen 8ak ohiko moduan egin dira eta azken 5ak, berriz, sabaiaren egituratik ateratzen direla ematen du. Gainera, solairu bakoitza aldakorra da bai lauzen arteko altuerari dagokionez, bai solairuaren azalerari berari dagokionez. Sotoen altuera estandarraren aldean, 2,70 eta 3,30 m artekoak baitira, behe solairuak 6 metroko altuera dauka eta bosgarrenak altuera txikiagoa, 4 metrokoa, alegia. Lauzaren azalerari dagokionez, behe solairutik 4. solairura arte azalera txikituz doa poliki-poliki, azalera osoaren %20 txikiagoa izan arte, eta bederatzigarren solairuan azalera %90era arte handitzen da.

18° eta 30° arteko makurdura duten lauzak ENKOFLEX habe sistemarekin enkofratu dira, lauzaren geometria desberdinetara erraz moldatu daiteke eta. Perimetroan MK Mahaiak erabili dira, eta VR Jasogailuarekin mugitu dira leku batetik bestera. Eraikinaren perimetroa estalita egon da une oro, esku barandekin, bai enkofratutako lauzak bai egindakoak.  

Eskakizun arkitektonikoei ingeniaritza estrukturalaren erronkak batu behar zaizkie. Eraikinaren beheko erdian, isolamendu termikoa eta akustikoa sabaietan txertatuta egon behar zen; hori dela eta, enkofratuaren diseinua planteatzerakoan baldintza hori hartu zen kontuan.

Hormetan, eraikinaren nukleoetan, zutabeetan, pilare makurtuetan, arrapaletan, habeetan, eta beste elementu batzuetan ORMA enkofratu modularraren 2.500 m² erabili dira. Hormigoiaren eskakizun arkitektonikoak lortzeko taula fenolikoko panelak hornitu dira.

Eskailera zirkular bat dauka (nukleoa), zeinak eraikinaren hegoaldearekin konektatuko du, eraikinaren alde horri egonkortasun estrukturala emateaz gain. Eraikinaren egitura hauei eta beste egitura zirkular batzuei irtenbidea emateko BIRA, enkofratu zirkular metalikoa eta ENKOFORM-V-100 habeen enkofratua erabili dira, konbinatuta.

Proiektuaren gainean gehiago jakiteko, ikusi bideoa edo deskargatu NEWS eraikuntzako aldizkaria-ren azken alea.