Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

New Ross, munduko zubi estradosaturik luzeena

2018/07/10
N25aren zati hau elementu estrategikoa izango da Irlandako errepide sarean eta Garraio Sare Transeuroparraren zati baean. Proiektuarekin errazago izango da irlaren ekialdera iristea, eta auto ilarak eta auto istripuak gutxituko ditu zonaldean.

Barrow ibaiaren gaineko zubia egitura estradosatua da, 887 metrokoa, eta kategoria horretako zubirik luzeena da munduan. Zubi tipologia honen ezaugarria da inklinazio txikiko tiranteak dauzkala eta, beraz, zubiaren pilonoak altuera txikiagokoak dira taularen baoen neurrien aldean.

 Zerbitzu integrala

ULMAk zerbitzu integrala eskaini du, eskaintzatik eta diseinutik materialen hornidurara eta proiektuaren itxierara arte. Proposatutako soluzio integrala eta teknikoa eta beharrezko material tonak hornitzeko gaitasun logistikoa izan dira hornitzaile gisa aukeratua izateko funtsezko alderdietako batzuk. Bezeroarekin koordinatuta egoteak eta obran etengabe presente egoteak ahalbidetu dute proiektuko edozein egoerari eraginkortasunez eta azkar erantzutea.

 Tamaina handiko proiektua

ULMAk hurbilpeneko baoen taularen zeharkako sekzioa egin du, bai eta pilonoak, pilareak eta 0 dobelak ere.

Proiektuak 12 eta 36 metro arteko altuera aldakorreko 8 pilare ditu. Geometriaren aldetik, 2x6 m-ko lauki zuzena da, eta alakak ditu izkinetan eta sekzioaren erdian. Burua edo baoburua kurbatua da, 18,8 metroko erradiokoa, eta 8 metroko zabalera dauka. Sekzio laukizuzena eta zirkularra duten pilareak ENKOFORM V-100 sistemarekin egin dira, gora egiteko CR-250 kontsolen gainean bermatuta. Gora egiteko multzoak, 6 metroko altuerakoak, lan plataformen bi maila ditu hormigoitze lanetarako eta lan osagarrietarako.

Enkofratze ekipamendu bera erabili da berriro 16 eta 27 metro arteko altueratan dauden eta sekzio aldakorra duten 3 pilonoak egiteko. 

Zubiaren zatirik handiena zinbria portikodunarekin egin da, lurzoruaren konplexutasun geoteknikoagatik ezin baitzen beste sistema batzuk erabili zurkaizteko. Soluzioak zimenduetan aurreztea ekarri du.

MK Sistema hurbilpeneko baoetan erabili da, 35m, 45 m, 75m eta 945 m luze diren argiak gainditzeko. Zertxak, zinbria dorreak eta enkofratuetan ere aurreztu da, hainbat bider aplikatu direlako.

Zertxek, 21 metro luze direnek, eta 36 metrora arteko altuera duten zinbriek erresistentzia eta karga ahalmen handia eskaintzen dituzte, distantzia handiak gainditzeko, hau da, baliagarriak dira ibaiaren ertz bietan dagoen lur bigunean.

4 eta 5 pilareen zero dobela, 21 metro zabal eta 12 metro luze dena, ENKOFORM HMK habeen enkofratuarekin eta bi zinbria sistemarekin egin da Enkofratu sistema 5 modulutan banatu da. 3,4 m-ko modulu bat pilare gainean eta 23 metroko altuerako T-60 zinbriekin zurkaiztuta , eta 2,5na metroko lau modulu, 8 MK Zertxatan eta lau MK dorretan bermatuta. Enkofratuaren multzoaren luzetarako konexioa 12  metroko profil  batekin egin da.

Sistemaren malgutasunari obrako produktibitatea gehitu behar zaio. Materiala berrerabiltzeak eta txandakatzeak eta aplikazioak desmuntatu eta muntatu behar ez izateak lan karga eta segurtasuneko betekizunak murriztea ekarri dute.

Proiektuaren gainean gehiago jakiteko, ikusi bideoa edo deskargatu Eraikuntzako NEWS Aldizkaria-ren azken alea.