Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

PETROPERUren modernizazio integralerako lehen urratsa

2018/01/11
Talara Findegia Modernizatzeko Proiektuak ekoizpen unitate berriak instalatzea eta sistema eta prozedura berriak ezartzea aurreikusten du, findegiaren ahalmena eta efizientzia areagotzeko.

1.700 ekipo, 230.000 m3 hormigoi, 53.000 t egitura metaliko, prozesuetako 45.000 t hodi eta 3.000 km kable; datu horiek agerian uzten dituzte herrialdearen energi garapenean lagunduko duen proiektu honen neurriak.

Honelako obretan, segurtasunari eta plangintzari lotutako eskakizunak handiak dira eta lehentasunezkoak. ULMAk sektore honetan duen esperientziari esker erraza izan da lan erritmoak handitzea eta proiektuaren hasieratik aurre egin ahal izan zaio edozein eskariri.

Erronka nagusietako bat izan da karga ahalmen handia duten egitura arinak diseinatzea, kontuan izanda osagai metalikoen pisua, lanaren gainkargak eta haizearen karga.

Lehen fase batean, ekoizpen unitateak eraiki dira. Gero, rackak eta egitura metalikoak muntatu dira, fintze lan eta gordina prozesatzeko ekipo berezien euskarri direnak, eta hodien igaro lekua.

Ekintza bietan, ULMA enkofratuen eta aldamioen zeregina nagusia izan da.

Ekoizpen eraikinak egiterakoan, ULMA enkofratze sistemei etekin osoa atera zaie, espazio mugatuetan eta geometria berezietan, bai egitura bertikaletan bai horizontaletan.  COMAIN enkofratu arin gisa horma, habe eta zapatetan, eta egurrezko habeen ENKOFLEX sistema lauzetan.

BRIO sistemak funtzio bikoitza eduki du. Alde batetik, lanerako plataforma gisa erabili da, soluzio moldakorrekin, eta, bestetik, zinbria gisa, apeo gogorra, segurua eta zurruna eskainita leku garaietan lauza eta habe nabarmen sendoak hormigoitzeko.

BRIO aldamioak dituen askotariko aplikazioak konplexu osoan erabili dira, 4.500 t material baino gehiagorekin. Aldamioak, hodien racketatik zintzilik, 6,8, 10 eta 12 metroko zabalerako moduluetan jarri dira, gehienez 6 plataforma mailatan, altuerari dagokionez.

Osagai estandar eta modularrak erabiliz posible izan da, besteak beste, sistema esekitzea eta hodiak saihestea, hau da, aplikazio bakoitzerako irtenbide bat ematea.

Aldamioaren moldagarritasunari esker ad hoc irtenbideak sortu ahal izan dira findegiaren instalazio ugarietan: 60 metrora arteko aldamio dorreak, edo 4 metroko hegalak, 12-14 metrotik behin, MK txarrantxen gainean, kargei eusteko ahalmena handitzeko.