Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitegi eraikinen multzoa, Tolosa, Espainia

Prozesu seguruen aplikazioa
Tolosako herriak, 20.000 inguru biztanlerekin eta probintziako hiriburutik kilometro gutxira, etxebizitza berrien eskariaren igoera eduki du.

Azalpena

Tolosako herriak, 20.000 inguru biztanlerekin eta probintziako hiriburutik kilometro gutxira, etxebizitza berrien eskariaren igoera eduki du. Zazpi solairuko bloke hauekin 400 etxebizitza gauzatuko dira, eta eskari horren zati bati erantzungo zaio.

Etxebizitza blokea bi bidek mugatuta dago, hainbat mailatan, eta horrek baldintzatzen du blokearen egituran, diseinuan eta gauzatze lanetan.

ULMA soluzioa

Dagoen desnibela gainditzeko, lauzak diseinatu ziren hainbat altueratan, eta lauza horiek RAPID Enkofratu Horizontalarekin gauzatu ziren, SP Puntalen gainean. Langileen babesa etengabea izan zen, proiektu osoan, muntaketan eta desmuntaketan. Segurtasun sistema gisa, esku barandak eta forjatupeko sareak erabili ziren, taula jartzen den bitartean erorikoak ekiditeko soluziorik eraginkorrena baita.

ORMA sistemak erakutsi zuen erraza dela aurpegi bateko enkofratu bertikal gisa erabiltzen. Hormigoia obraren horma perimetraletan isurtzeko unean eman zitzaien konponbidea bultzada horizontaleko esfortzuei. Muntatzen eta desmuntatzen erraza denez, nahi zen gauzatze erritmoari eutsi ahal izan zitzaion.

Neurri askotako pilareak ORMArekin eta pilareak enkofratzeko LGR sistemarekin egin ziren. Sistema honek, plastikozko gainazal enkofratzailearekin, arintasuna eman zuen manipulazioan eta ageriko hormigoizko akabera bikaina.

Egitura hormigoiz egin zen erabat: gainazal horizontalak lauza arinduekin, habexkek eta”porexpan”-ezko blokeek ostuak, eta bertikalak hormigoi armatuarekin.