Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzarako Enkofratuak eta Aldamioak

Proiektuen kudeaketa

Proiektuen kudeaketa

Entzun egiten dizugu eta zure proiekturako soluziorik hoberena bilatzen laguntzen dizugu. Gure helburua da zure emaitzak optimizatzea, obran gure produktuei etekin handiena aterata eta hori ahalik eta kostu txikienarekin lortuta. Horregatik hasieratik inplikatzen gara obraren planifikazioan, aholkularitza pertsonalizatuarekin, lantalde tekniko prestatuarekin eta kalitate eta segurtasunaren aldeko apustu sendoarekin.

Gure ingeniariek hasierako azterketa teknikoa egiten dute zure proiekturako egokiena den soluzioa zehazteko. Emaitza hasierako proposamen batean aurkeztuko zaie bezeroei, haientzat inolako kosturik gabe.

Azterketa tekniko berezia sakontasunez garatzen dugu, emaitza eta errentagarritasuna optimizatzen dituen produktu konbinaketa eskaintzeko, obraren konplexutasuna edozein dela ere. Enkofratuetan eta aldamioetan ditugun adituek softwarerik hoberenaz lagunduta proiektuaren gainean azterketa egin eta gero azterketa horrekin eskaintza zehatza egiten diote bezeroari.

Proiektuaren gaineko azterketa teknikotik ateratzen den eskaintza onartu eta gero, gure bezeroarekin batera lantaldea osatu eta materialen bidalketen eta obrako laguntzen sekuentzia egokia aztertu eta zehaztuko du, obra dagozkion epeetan garatzeko.

Materiala obran ahalik eta lasterren entregatzea bermatzen dugu. Proiektuaren eskakizunen arabera, proiektuaren plangintzaren eta gauzatze epeen arabera aurrez muntatutako ekipamenduez hornitzen ditugu bezeroak. Logistikoki proiektua gauzatzen ari dela gerta daitekeen edozein ustekaberi erantzuteko gai gara. Gure zerbitzu logistikoak materiala paletetan ondo jarrita eta ordenatuta entregatuko dizu, beti produktu bakoitzak erabiltzaileentzako dituen gidekin batera.

Bezeroarekin batera egiten dugu lan, obraren hasieratik bukaerara, eta bukaerako emaitzan antzematen da hurbiltasun hori. Proiektua zehaztu eta lantzea ez ezik, ULMAn aholkuak ematen ditugu eta obran bertan ematen dugu laguntza. Zuinketa eta produktu guztien muntaketa antolatzen dugu, produktuen diseinuan aurreikusi den fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko. Produktu guztien aplikaziorako eta muntaketarako beharrezkoa den dokumentazioa ere ematen dugu. Inplikazioa gure balio erantsi nagusia da. Eskaintzen dugu: aholkularitza teknikoa, muntaketaren ikuskapena eta etengabeko laguntza komertziala.

Beti hoberena eskaini nahi dugulako, proiektua gauzatu eta gero azterketa bat egin ohi dugu prozesu osoa baloratzeko. Horrekin ikasi egiten dugu proiektu berriei hobeto ekiten jakiteko. Beti hoberena eskaini nahi dugulako. Gure produktuen alokairua aukeratuz gero, proiektua ixten denean material guztia itzuli egingo da zehaztutako estandarren arabera.