Stradomka ibaiaren gaineko zubia, Bochnian, Polonian

2017/10/18
Zubi hau eraikitzeko, hainbat alturatako apeoak erabili dira, une oro efizientzia handia lortzeko.

Stradomka hirian, uholde gogorrek zigortutako gunean, zubi berri bat eraiki da, hiriaren izen bereko ibaia gurutzatzeko.

Arku zubi bat eraiki da, bao bakarrarekin. 13,2 metro zabal eta 82 metro luze ditu guztira. Egitura arku erako bi habez diseinatu da, luzetarako sekzioan, eta taula habe horietatik zintzilikatzen da altzairuzko tenkatzaileen bitartez.

ENKOFORM VMK enkofratua erabili da taularako, MK txarrantxa metalikoak egurrezko habeekin konektatuta. 

Zubiaren taularen muturrak T-60 zinbriadun dorreekin zurkaiztu dira, eta zubiaren erdiko baoetan, berriz, apeoa profil metalikoen sareta baten bitartez egin da, erresistentzia handiko eskoren gainean.

Arkuak eta horiek lotzen dituzten zeharkako habeak ere ENKOFORM VMK enkofratuarekin eraiki dira, oso erresistenteak eta oso moldagarriak direlako. Taula fenolikoaren kurbatura kamonen edo armazoi berezien bitartez lortu da. Eta arkuari forma emateko, E tenkatzaileak erabili dira txarrantxen gainean eta MK konektoreak alderik nabarmenean. Arkuaren erdiko zatiaren kurba, nabarmentasun txikiagokoa, apeo sistemaren ardatzen erregulazio soilez lortu da.

T-60 zinbriadun dorreak, 1 x 1, 1 x 1,5 eta 1,5 x 1,5 m-ko modulazioetan, ezin hobeto egokitu dira arku habeen eta zeharkako habeen apeoan, lurraren gainean edo profil metalikoen gainean bermatuta.

Habeen alboak NEVI enkofratu modularrarekin trenkatu dira. Enkofratua kanpoaldetik itxi da, arkuaren zati nabarmenduenetan, paneletara finkatutako taularen bitartez.

ORMA enkofratu modularrarekin egin da zimentazioa.