Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ENKOFORM H-120 Lauzako enkofratua

Enkofratu egokikorra hormigoizko egitura horizontal askotarako. Funtsean, obra zibilerako pentsatuta dago, eta atalen formara ezin hobeto egokitzen da.
Enkofratu egokikorra hormigoizko egitura horizontal askotarako. Funtsean, obra zibilerako pentsatuta dago, eta atalen formara ezin hobeto egokitzen da.

ENFOFORM H-120 sistemarekin posible da obra zibilen arloan izan ohi diren hainbat geometriatara egokitzea elementu estandarrak erabilita. Euskarri gisa erabiltzen da, zubien taulek eta goi eta beheko pasabideek  izan ohi dituzten sekzioei forma emateko, bai eta sistemara erraz egokitu ahal diren  antzeko aplikazioetarako ere.

Hauek dira ENKOFORM H-120 Enkofratu horizontalaren aplikazioak:

  • Zubi, biaduktu eta goiko pasabideen sekzioak.
  • Zabalera eta altuera finko eta aldakorreko izkinetako sekzioak.
  • Lodiera handiko lauzak.
  • Beheko pasabideak.
  • Bultzatutako zubia

Hainbat aplikaziotara moldatu daitezkeen osagaiak.

  • Txarrantxak: Habe nagusiak, lehen bilbean egindakoak, taularen hondoko profilei eta hegalei jarraitzen dietenak. Erregleten bidez daude elkarrekin lotuta.
  • Konektoreak, erregletak eta tenkagailuak, txarrantxak elkarrekin lotzen dituztenak enkofratuari nahi den forma emateko.
  • VM-20 Habeak: bigarren mailako habeak.
  • Txarrantxak eta segurtasun elementuak.
  • Enkofratu beharreko gainazala.
  • Egokigarritasuna zubiak egiterakoan. Sekzioaren forma bikain doitzen da, konektoreei esker. Hainbat konfiguraziotara moldatu daiteke:
    • Sekzio finko zein aldakorra duten zubiak  (trinkoa edo hutsa).
    • Izkina aldakorreko taula duten zubiak (trinkoa edo hutsa).
    • Goragune duten zubiak.
  • Oso multzo zurrunak, manipulaziorako eta garraiorako beharrezkoa dena.
  • Desenkofratze azkarra, moduluz modulu edo atalez atal.