Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizkaiko Zubi Esekiaren birgaitzea, Bilbo, Espainia

Arte industriala altueran
2006an Unescok Gizateriaren Ondare deklaratuta, Zubi Esekia edo Bizkaia Zubia XIX. mendearen bukaerako Industri Iraultzaren sinboloa da.

Azalpena

2006an Unescok Gizateriaren Ondare deklaratuta, Zubi Esekia edo Bizkaia Zubia XIX. mendearen bukaerako Industri Iraultzaren sinboloa da. Munduko Zubi Transbordadorerik zaharrena da. 

Azken hamarkadetan zubiari egin zaizkion birmoldaketetako garrantzitsuena egin dio ULMAk. 2010aren bukaeran hasi ziren birmoldaketa lanak, egitura metalikoa berriz margotuta. Erabiltzaileek eta adituek aukeratu zuten kolorea.

Ontzitxoa errei batzuetatik mugitzen da eta errei horiei eusten dieten taula ere konpondu zen, Gerra Zibilean kalteak izan zituen eta.

ULMA soluzioa

Egitura osorik inguratu zen BRIO Aldamio Multidirekzionalarekin. 800 tona material 68na metroko 4 dorretan eta taula horizontalaren 162 metrotan banatuta. Dorreen aldamioak zoruaren gainean jarri ziren, baina taulan instalatutakoak zertxa batetik zintzilik jarri ziren.

Karga jasogailu bat ere muntatu zen, materialaren eta pertsonen garraioa errazteko.

Muntaketa faseka egin zen: Areetako ibai ertzean dauden 1 eta 2 dorreekin hasi zen, eta aldamioaren 1/3  bat zertxa batetik zintzilik taula horizontalerako.

Gero Portugaleteko ibai ertzeko 3 eta 4 dorreen aldamioa instalatu zen, zertxatik zintzilik zihoan aldamiorako prozesu bera eginda. Bukatzeko, taularen egiturarako aldamio osoa muntatu zen.

Zubiaren dorreen aldamioak erabili ziren karga jasogailuaren berme plataforma jartzeko. 5 metroko luzera zuten kamioien igarobideetan bermatutako aldamioko plataformek osatuta, 7,5 m-ko altueran kokatu zen.