Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BSCH Finantza Hiria, Madril, Espainia

Gauzatze erritmo azkarrak eta segurtasuna bermatuta
Proiektu anbiziotsu hau Boadilla del Monten dago, Madrilen kanpoaldean, eta Grupo Santanderren zerbitzu nagusiak hartzen ditu bere baitan.

Azalpena

Proiektu anbiziotsu hau Boadilla del Monten dago, Madrilen kanpoaldean, eta Grupo Santanderren zerbitzu nagusiak hartzen ditu bere baitan. Konplexuak 424.000 m2 eraikiak ditu, eta aisialdirako guneak, jatetxeak, merkataritza guneak, kirol instalazioak, aparkalekuka, garraio zerbitzuak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak eskaintzen dizkigu.

ULMA soluzioa

Finantza hiri honek, hiru fasetan eraiki baita, produktu lerro guztien presentzia eduki zituen lehen unetik, eta, horrez gain, horrelako ezaugarriak dituen obra batean beharrezkoak diren soluzioak egiteko aholkularitza teknikoa ere eduki zuen.

Eraikinen neurriak eta beharrezkoak ziren goi kalitateko akaberak direla eta, ahalik eta etekinik handienak ematen dituzten enkofratuak erabili behar izan ziren. ORMA sistema modularrak, panel aukera zabala duenak, abantaila asko ematen zituen, besteak beste lan erritmoak azkartzea eta ageriko hormigoizko emaitza ezin hobea.

Soluzio tekniko landua eskatzen zuten geometria kurbatuetan, ORMA eta ENKOFORM V-100 sistemen arteko bateragarritasun bikaina aprobetxatu zen, osagarri estandar komunak baitituzte. Sistemen moldakortasunari eta polibalentziari esker soluzio egokia lortu zen kasu honetan, ageriko hormigoizko akabera bikainez gain.

Altuerako lana seguru egin ziren, ORMA Enkofratua ohiko goratze sistemen gainean konbinatuta. Produktu biak batera garraiatuta nabarmen murriztu ziren muntaketa denborak.

Proiektuko lauzak gauzatzeko, RAPID eta ENKOFLEX produktuak ez ezik CC-4 aluminiozko enkofratua erabili zen. Bere buruak, manipulatzen erraza baita, material errotazioa eta produktuaren errrentagarritasuna oso handia izatea ahalbidetu zuen. ALUPROPekin erabateko segurtasunez transmititu ahal izan ziren lauzen kargak. Produktu biek, aluminiozko osagaiak baitituzte, goi kalitateko akaberak eman zituzten, eta eraikin prozesuaren azkartasuna eta langileentzako segurtasuna ere muntaketan.

Beste produktu batzuk, hala nola G Zinbria eta Brio Zinbria, enkofratu horizontalei eusteko sistema gisa erabili ziren.

Produktu hauekin guztiekin obra zuzendaritzak mota honetako proiektuetarako soluziorik errentagarriena eduki zuen, guztiak muntatzen eta desmuntatzen errazak zirelako eta kalitateko akaberak ematen zituztelako.