Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Buesa Arena erabilera askoko gunearen birmoldaketa, Gasteiz, Espainia

Aholkularitza teknikoa, eta muntaketak denbora errekorrean
Fernando Buesa erabilera askoko pabilioi bat da, 1991n inauguratu zen, eta 9.693 ikuslerentzako lekua dauka.

Azalpena

Fernando Buesa erabilera askoko pabilioi bat da, 1991n inauguratu zen, eta 9.693 ikuslerentzako lekua dauka. Hainbat diziplinatako kirol hitzordu nazionalak eta internazionalak hartzeko erabili ohi da, bai eta erakusketa, kontzertu edo jaialdi handietarako ere.

Obra hau pabiloia handitzeko izango da, pabiloiak 15.290 ikuslerentzako edukiera eduki dezan, eta eraikina iraunkor bihurtzeko dagoen teknologia guztia jarriko zaio.

ULMA soluzioa

Obra hau handitzeko prozesuan zehar, estalkia kentzeko unea azpimarratu daiteke, 80 m-ko diametroko kupula forma baitu. Asmoa da kupula kendu eta berriro erabiltzea, azoka gune bat estaltzeko, bere lehengo kokalekutik 50 metrora. Kupulari behin betiko eutsiko dion egitura egin arte, OC Zinbria batean bermatu da.

Zeuden eskailerak botako direnez, planteatu da publikoarentzako behin-behineko sarrerak egiteko premia, obrak irauten duen denbora osoa kirol ikuskizunak ez baitira bertan behera uzten. 2 astean, sei BRIO eskailera publiko muntatu ziren, erabiltzaileak erabat seguru ibiltzeko. Eskailerak 4 metro zabal eta 8 metro altu dira, eta gure muntaketa zerbitzuek ekitaldi bakoitzaren aurretik eta ondoren segurtasun kontrolak egiten dizkiete, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizunen araudiaren arabera.

Ondoren, egitura eramailea handitu beharko da luzeran eta altueran: Perimetroa inguratzen duten hamabi dorreak. Horretarako Sistema Autoigokaria erabiliko da, Orma Enkofraturekin. Lan honen berezitasuna da dorre guztien muntaketa batera egin behar dela, ageriko hormigoizko akabera biribila egiten utzita.

Egituraren elementu horiek estalki berria gainean jartzen utziko dute; oraingoan, estalkia horizontala izango da eta 120 m luze, koroatze gisa, gune berri honen irudia erabat aldatu nahi da eta.

ULMA aukeratzeko arrazoiak izan ziren bere aholkularitza teknikoa eta materiala data jakin batzuetan entregatzeko hartutako konpromisoa, bai eta muntaketa eta desmuntaketa denbora errekorrean egitea ere.