Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da euskara sustatzeko Euslan egitasmoa ULMA Constructionen

2015/11/11
ULMA Constructionek Eusko Jaurlaritzaren Euslan egitasmoa jarri du abian, 2014an Bikain Euskararen Kalitatearen zilarrezko ziurtagiria lortu ondoren.

Euslan egitasmoa hamabi industria enpresatan hasi dute eta helburua da enpresako lan harremanetan euskara nagusi izatea. Horretarako, Jaurlaritzak diru laguntza emango die enpresei, eta horrekin batera, aholkularitza ere jasoko dute Gipuzkoako Elay enpresaren eskutik, bera izango baita Euslan programa pilotua koordinatu eta dinamizatuko duena.

ULMA Constructionek, beste hamaika enpresek bezala,  konpromisoa hartu du 2017rako %20 igotzeko euskararen erabilera enpresa barruko lan harremanetan eta hizkuntza paisaian. Helburuen ebaluazioa egiteko, 2017an Bikain ziurtagirian parte hartuko du.