Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sar zaitez ULMAren bihotzean Showroom Immersion-ekin

2022/12/14
Bizi ezazu Showroom Immersion! Gure showroomaren esperientzia honetan, 360º-ko bira egin ahal izango duzu, gure soluzioak eta proiektuak hobeto ezagutzeko.

Gure showroomean paseatu ahal izango duzu, nahi duzunean eta nahi duzun tokitik. Ezagutu itzazu espazio guztiak zure erritmora. Gainera, produktu guztietan informazio zehatza eskaintzen dizugu, oso modu bisualean. Hala, plataforman sartzean, gure produktuen eta soluzioen informazio osoa eskuratu ahal izango duzu posizio zirkuluak erabiliz. Horrela, gehien interesatzen zaizkizun produktuei buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu. 

Oso erraza da gure showroom birtualean paseatzea. Sartu gure webguneko espazio berrira, bete formularioa zure datuekin, eta helbide elektroniko bat bidaliko dizugu Showroom Immersion esperientzian sartzeko loturarekin.

Gure showroomean ULMA produktuen portafolio osoa ikusi ahal izango duzu: horma, zutabe edo lauza enkofratuak, zubiak egiteko soluzioak edo sistema igokariak. Gure sistemekin zure proiektuen erronka guztiak burutu ahal izango dituzu. Deskubritu ezazu zeure kabuz.

Gure etxeko ateak irekitzen dizkizugu, hau ere konfiantza baita. It 's all about trust.