Brooklyngo skylineko eraikinik altuena
Brooklyn Point eraiki ondoren, bezeroak berriro ere ULMAn konfiantza jarri du, eta ULMAren enkofratu, eskora, sistema igokari eta segurtasun sistemak aukeratu ditu 9 Dekalb Ave. eraikina egiteko.
ULMAk segurtasunarekin duen konpromisoa sistema bakoitzaren diseinuan islatzen da. Langileen segurtasuna ziurtatuta egon da erabili den babes perimetralarekin, horretarako berriki optimizatu diren HWS panel teleskopikoak erabili baitira. Soluzio tekniko hori da egokiena, eraikinaren altuera bereziagatik eta haren geometriaren etengabeko aldaketagatik. Erronka handia izan dira, halaber, 34., 51. eta 74. solairuetan zurruntasuna emateko zeuden hiru uhalak, kargak banatzeko horma perimetralak. Kasu horietan, HWS sistemak txarrantxa lana egin du eta hormigoitu aurretik hormako enkofratuei eusteko balio izan du, hidraulikoki gora egitea oztopatu gabe. Horri esker, bezeroak ez du garabia erabili behar izan.
Nukleoak RKS sistema igokari gidatuarekin egin dira. Sistema horrek bermatzen du modu seguruan gora egitea altueran, hormetan finkatutako errailei esker. Moldakorra da eta mekanismo hidrauliko baten bidez edo garabiaren laguntzarik gabe jaso daiteke.
MEGALITE enkofratu arina dorrearen hormetan eta zutabeetan erabili da. Produktu horrek 1250 psf-ko hormigoizko presioa jasaten du eta 8’ baino gehiagoko hormak eraikitzeko aukera ematen du. Aldi berean, ENKOFLEX habeen enkofratua 30 cm-ko lodierako lauzak egiteko erabili da. Sistema ALUPROP aluminiozko eskorekin zurkaiztu da, kargatzeko gaitasun handia dutelako, doitzeko errazak eta azkarrak direlako eta langileentzako lan baldintza ergonomiko eta seguruak ahalbidetzen dituztelako.
Dorrea nola eraikitzen den airetik ikusi nahi baduzu, ikusi bideo hau falta gabe.